Enpresa desberdin baten erronkak
1.1 Enpresa eredua
1.1.1 Kultura eta nortasuna
Enpresa eredu hau...
- ... kontsumitzaileaz arduratzen da eta eguneroko bizitzarako erreferentea da.
- ... kontsumitzaileak eta langileak proiektuaren bazkideak dira, eta protagonismo propioa dute erregimen sozietarioan eta kudeaketan.
- ... pertsonak integratzen ditu eta horien garapen pertsonala eta profesionala babesten du.
- ... aberastasuna sortuko duen hazkundea lortzeko etekinak bilatzen ditu, ondoren banatzeko, bazkide, langile eta komunitatearekiko elkartasun konpromisoarekin.
EROSKI TALDEA ekonomikoak eta sozialak erabateko harmonian uztartzen diren entitate bat da. Definizio hori bere enpresa misioan jasotzen da, eta ezaugarri berezia ezartzen dio bere ibilbideari.
Gure jarduera arautzen duen printzipio deklarazioaren atzean EROSKI TALDEAren izaera kooperatiboa dago. Langileek eta kontsumitzaileek, jabetza ordezkatuz, gobernu organo gorena osatzen dute eta, horrenbestez, erabakiak sentsibilitateak konbinatuz eta enpresa, langile eta bezeroen arteko harreman konbentzionalak gaindituz isurtzen dira.
Kalitatea prezio konpetitiboetan eskanitzeak gidatzen gaitu, eta denda akatsgabea aurkezten dugulako nabarmendu nahi dugu, familiarra eta modernoa, soluzio baliagarriak eskainiz. Gainera, gure produktu eta jardueren bitartez, kontsumitzeko eta bitzeko ohitura osasungarriak sustatzeko dugun konpromisoa zertzen dugu.
Komunitateko kide arduratsuak sentitzen gara eta horregatik,
kontsumitzaileen interesak defenditzeaz gain, ingurumena babesteko, kontsumitzaileak informatzeko eta elkartasuna lantzeko ekimenak sustatzen ditugu. Horretarako, urtero etekinen %10 bideratzen dugu xede horietara, eta horietatik zati bat EROSKI FUNDAZIOAk kudatzen du.
Misioa
Urtero etekinen %10 bideratzen dugu ingurumena babestera, kontsumitzaileak informatzera eta elkartasunera.
Kontsumo handiko produktuak eta zerbitzuak banatzen dituen TALDE bat gara. Gure erantzukizun sozialaren adierazle gisa, hau lortu nahi dugu:
- Bezeroei soluzio egokiak ematea, etengabeko berrikuntzaren bidez.
- Pertsonak integratzen dituen enpresa proiektu eta eredu bat sortzea.
- Langileen garapen pertsonala eta profesionala sustatzea.
- Espainiako merkatuan lidergo posizioak lortzea.
- Aberastasuna sortuko duen hazkundea ahalbidetzeko etekinak lortzea.
- Emaitzak lankidetza eta parte-hartze sozietarioaren esparruan banatzea.
- Kontsumitzaileen defentsarekin konprometitzea.
- Ingurumena errespetatzea eta horren aldeko kudeaketa bultzatzea.
- Dihardugun komunitatea hobeten laguntzea.
Balioak
- Lankidetza. Langileak jabe eta protagonista dira.
- Parte-hartzea. Langileek kapitalean, kudeaketan eta emaitzetan parte hartzen dute.
- Erantzukizun soziala. Gure jarduerak hurbileko inguruneari eragiten dio, eta bere hobekuntzarekin solidarioak gara.
- Berrikuntza. Etengabeko berrikuntza eta beti aukera berriak bilatzea beharrezko baldintzak dira enpresak aurrera egiteko.
- Kontsumitzailearen balioa. Kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna defenditzea, eskaintzaren eta informazioaren bidez.