Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

  • Hasiera >
    • Enpresa desberdin baten erronkak >
      • KASUAREN AZTERKETA: Kode etikoa

Enpresa desberdin baten erronkak

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali

KASUAREN AZTERKETA: Kode etikoa

Gure kudeaketa etikoa Kode etikoan jasota dauden eta erakunde guztiak konpartitzen dituen balioetan inspiratuta dago.

Lankidetza: jabeak eta protagonsitak

Erakundeko kideen jabetzaren printzipioa betebeharra eta eskubidea da. Bazkidearen figura akziodunaren pare jartzen da, kapitalaren jabetzatik eratortzen diren erantzukizun guztiak barneratuta.

Enpresa proiektua osatzen duten guztien arteko aukeren berdintasuna sustatzen dugu, eta pertsonen prestakuntza integrala eta iraunkorra, potentzialtasun profesionalak eta garapen pertsonala uztartuz. Guztiontzat osasuntsua eta segurua den lanlekua ematen dugu.

Parte-hartzea: gestioarekiko konpromisoa

Eredu sozio-enpresarial kooperatiboaren ezaugarri funtsezkoenean eta bereizgarrienean sakontzen dugu, kideek hiru arlotan parte hartuz: kapitalean, emaitzetan eta kudeaketan, pertsonen gogobetetzea eta partaidetza zentzua nabarmenduz eta kalitateko enplegua sortzea bultzatuz.

Parte-hartzea enpresaren kudeaketaren hiru mailetan antolatzen da:

  • Kudeaketa: bazkide guztiok parte hartzen dugu norbere helburuak, unitatearen helburuak eta enpresaren helburu globalak urtero planifikatzeko
  • Emaitzak: enpresa kudeaketan sortzen diren erantzukizunak barneratzen ditugu, horien barruan enpresak lortutako emaitza ekonomikoen ondorio ekonomikoak, zeinek bazkideek ipinitako kapitalei eragiten dieten.
  • Kapitala: bazkideek arriskuko kapitalean ekarpena egiteak enpresa kudeaketaren erabateko integrazioa ahalbidetzen du eta justifikatzen, kudeaketa organoetan parte hartuz.

Enpresa proiektua osatzen duten guztientzako aukera berdintasuna sustatzen dugu, eta pertsonen prestakuntza integrala eta iraunkorra.

Erantzukizun soziala

Elkartasuna adierazten du TALDEAk diharduen lekuan enplegua sortzeari dagokionez, aberastasunaren banaketa solidarioa eta ingurunearekiko inplikazioa.

  • Ingurune sozialaren garrantzia aitortzen duen kultura sustatzen dugu, bere enpresa helburuak lortzeko eta, ondorioz, konpromisoak modu koherentean garatzeko.
  • Negozioaren eraginkortasuna eta garapen iraunkorra bateratzen ditugu, gure produktu, zerbitzu eta/edo jardueren eragina alderdi interesdunekin aztertuz, eta horren barruan sartzen dira pertsonen kolektiboa zein horrek diharduen ingurunea.
  • Ingurumena hobetzea eta errespetatzea erantzukizun sozialaren beste atal bat dira, eta horrek eskatzen du enpresa garapenak eta ingurunearen babesak bateragarriak izan behar dutela.
  • Gardentasuna, komunikaziorako konpromiso eta irizpide iraunkor gisa.

Berrikuntza, etengabeko berrikuntza

Eta hori guztia kudeaketa etikoaren esparruaren barruan, etengabe hobetzeko irizpideari lotuta, langileen, kontsumitzaileen eta ingurunearen parte-hartzea, konpromisoa eta langileenganako babesa bultzatuz.

Balio kontsumitzailea

Kudeaketa orokorrean kontsumitzaileen osasunaren eta segurtasunaren defentsa integratzea, produktu osasuntsu eta seguruak eskainiz, eta informazio garden, baliagarria eta osoa emanez

Ondorioz, EROSKI TALDEAren konpromisoak hauek dira:

  • Indarrean dagoen laneko legeria eta araudia,eta TALDEAk izenpetzen dituen konpromisoak betetzea.
  • Kudeaketa sistema etiko eraginkorra ezartzea eta mantentzea, erakundea kudatzeko elementu integratzaile eta dinamizatzailea izan dadin.
  • Erakundearen portaera etikoa etengabe hobetzea.
  • EROSKI TALDEAren proiektua osatzen duten pertsona guztien artean eta ingurunean erantzukizun sozialaren kultura garatzea.
  • Nazioartean aldarrikatutako giza eskubideak babesten laguntzea eta errespetatzea.

Adierazitako helburuak lortzeko, EROSKI TALDEAk hartu beharreko neurriak hartu ditu jarduera hauek ezartzeari dagokionez:

Ingurumena hobetzeak eta errespetatzeak enpresaren garapena eta ingurunearen babesa bateragarriak izan daitezen eskatzen du.

  • Kudeaketa etikoa zuzendaritzaren helburu nagusien artean sartzea.
  • Legean jasotako erantzukizun sozialaren mailak barneratzea eta hobetzen laguntzea.
  • Adierazleen bidez, erakundearen jokaera etikoa egiaztatzea, hobetu behar diren jarduera arloak definitzeko.
  • Kudeaketa etikoa hobetzeko helburuak ezartzea eta horiek lortzeko planak lantzea eta erabakitzea.
  • Kudeaketa sistema ezartzen inplikatuta dauden pertsona guztiak egoki prestatzea eta informatzea, eta erantzukizun sozialaren gaineko praktika onak hartzea bultzatzea.
  • Hornitzaileei eta azpikontratatistei erabakitako kode etikoari buruzko informazio zuzena ematea, eta erantzukizun sozialari buruzko ezagutza transferitzeko mekanismoak sortzea.
  • Kanpoko alderdi interesdunei arreta eman (kontsumitzaileak, auzokide elkarteak, administrazioa, bezeroak, hornitzaileak...), gure portaera sozialaren gainean informazioa hartu nahi izan dezaten.
  • Gizarteari kodea, arauak eta helburuen betetze maila zabal eta eraginkortasunez ezagutaraztea.

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak