Kooperatibaren egituran bi komunitate daude: kontsumo bazkideak eta lan bazkideak. Biak Barne Araudi Kooperatiboaren bidez arautzen dira. Lehenengoek Batzorde Kontsumerista Lokalek eratzen dituzte, eta horien lehendakaritzek Batzorde Kontsumerista osatzen dute, hau da, gobernu organoaren kontsulta eta aholkularitzarako organoa. Bestalde, lan bazkideen lan erregimena Kontseilu Errektoreak onartzen du.
Bazkideen ordezkariek osatuta, jabeen borondate sozialaren adierazpenaren organo gorena da. Gehienez ere 500 ordezkari dira, eta horietatik %50 kontsumo bazkideei dagozkie eta beste %50ª lan bakideei. Prestamen batzarraren figura erabiltzen da bazkideek parte hartzeko bide hobeak bermatzeko eta, beste eginkizun batzuen artean, ordezkariak aukeratzen dituzte.
Elkarte kooperatiboa gobernatu, kudeatu eta ordezkatzeko organoa da. Bere Lehendakaritza Kooperatibaren Lehendakaritza ere izango da. 12 titularrek osatzen dute, Batzarrak lau urterako aukeratuta, eta kontsumo bazkideak eta lan bazkideak zati berdinean ordezkatuta daude. Bere baitan Batzorde Iraunkorra izendatu ahal izango du, eta horretara, Kontseilu Errektorera bezala, Zuzendaritza Nagusia, Zuzendaritza Kontseilua eta beste kargu tekniko batzuk joan ahal izango dira, ahotsarekin baina botorik gabe.
Lan bazkideek osatutako organoa da, eta bere eginkizuna, horiek langileak diren heinean, eurei lotutako gaiak egoki kudeatzea da. Gehienez ere 16 pertsona hautetsik eta gutxienez 12k osatuta dago, gehi Kontseilu Errektoreko lehendakariak eta Zuzendaritza Sozialeko ordezkariak (ahotsarekin baina botorik gabe). Helburu hobeto lortzeko, Kontseilu Sozialak barruti bakoitzerako definititutako Batzorde Delegatuak ditu.
Elkarte kooperatiboa gobernatu, kudeatu eta ordezkatzeko organoa da. Batzarrean hautatutako 12 titularrek osatzen dute.
Kontseilu Errektorearen kontsulta eta aholkularitzarako organoa da, kontsumitzaileari dagozkion gaietarako. Herri bakoitzeko arazoei erantzuteko, Batzorde Kontsumerista Lokalak eratzen dira.
Bazkdieek aurkeztutako errekurtsoak tramitatu eta ebaztea da bere eginkizuna. Batzarrean bozketa sekretu bidez hautatzen diren bost pertsonak osatzen dute, hiru langilek eta bi kontsumitzailek. Postua kooperatibako beste edozein kargu hautatu edo lan harremanekin bateraezina da. Bileretara kontseilu Errektoreko lehendakaria joaten da. Dagokion bazkidearekin bigarren mailara arteko odolkidetasuna edo ahaidetasuna, mendetasun loturak, adiskidetasun intimoa edo ageriko etsaitasuna duten bazkideek ezingo dute errekurtsoak tramitatzen eta ebazten parte hartu.
21 kontseilukidek osatzen dute, eta horien artean daude Kontseilu Errektoreko kide guztiak, eta leghendakaria EROSKI TALDEko lehendakaria da. Sozietate nagusiaren delegazioaren ondorioz, bere eginkizunak dira karguak izendatzea, planak formulatzea eta onartzea, eta kudeaketa ildoak eta aurrekontuak definitzea EROSKI TALDEA osatzen duten enpresa eta negozio guztietarako.
| 2004 | 2005 | 2006 | |
|---|---|---|---|
| Batzarretan parte hartzen duten kontsumo bazkideen kopurua | 7.727 | 5.837 | 6.025 |
| Batzarretan parte hartzen duten laneko bazkide kopurua | 6.864 | 5.427 | 5.497 |
| KONTSEILU ERREKTOREA |
|---|
Laneko sei bazkide kontseilari eta kontsumoko sei bazkide kontseilari. Horien erdia bi urtez behin berritu beharko da.
|
| BATZAR OROKORRA |
|
| PRESTAKETA BATZARRAK |
|
| KONTSEILU SOZIALA* | KONTSUMO KONTSEILUA |
|---|---|
|
|
| BATZORDE DELEGATUAK | BATZORDE DELEGATUAK |
|
|
| LANEKO BAZKIDEAK | KONTSUMO BAZKIDEAK |
|
|
Estatutuetako 59. artikuluan xedatuta dagoenez, Kontseilu Soziala da laneko bazkideekin lotura duten gaiak behar bezala kudeatzen laguntzeko eskumena duena.Betebeharren artean, ondorengoak aipatu behar dira:
Memoriaren atalak