1977. urtetik, EROSKI aitzindaria izan da berezko marka duten produktuak merkaturatzen Espainiako merkatuan. 2005eko ekitaldian, EROSKI deitzeari ekin genion eta horren garapena izan zen 2005-2006 ekitaldiko ezaugarri nagusia izan zen estrategietariko bat. Gure apustuaren ondorioa elikadurako eta elikadurakoak ez diren produktuetako 3.000 erreferentzia iraunkor baino gehiago berritzea izan da.
Produktu freskoen eskaintza da gure berezitasun nagusia, kategoria horretan espezialista bihurtzen gaituen kalitatearekin eta aurkezpenarekin batera. EROSKI Naturrek bezeroarentzat eskuragarri jarri ohi ditu jatorri eta zapore bermeak dituzten haragiak, barazkiak eta frutak, jatorritik hasi eta salmenta gunera arteko erabateko trazabilitatea bermatuz. Romester (kiroletako materiala), Visto Bueno (ehun produktuak) eta Ecron (etxetresna elektrikoak, irudia eta soinua) markek osatzen dute gure establezimenduetako salmenta esklusiboa.
EROSKI Maestro 2005. urtean sortu zen CONSUMER Maestros Jamoneros izeneko marka ordezkatzeko. Txarkuteria atalaren baitan, maila goreneko kalitatea duten produktuak dira, lehengairik onenek eta artesanalagoa den prestaketa metodoak osatzen dutenak.
Markak hainbat haragi produktu du; esate baterako: 14 hilabeteko ontze prozesua igaro duen serrano urdaiazpikoa, poliki egositako urdaiazpikoa, egurrezko sutan erretako urdaiazpikoa, txorizo lodia, Salamancako txorizoa, Terueleko besoa, erretako indioilar bularki naturala eta duela berri gehitu dugun saltxitxoi lodia. Gama horri, gainera, 2006. urtean, esne barietate bakarreko gaztak gehitu genizkion: ahuntz erruloa, ahuntz gazta erdiondua eta ardiaren gazta erdiondua; horiez gain, ontze prozesu ugarietan kualifikatuagoak diren esne nahasketekin egindako gaztak ere gehitu genizkion eskaintzari. erdiondua, ondua eta zaharra.
| 2004 | 2005 | 2006ko bariazioa | |
|---|---|---|---|
| Elikadura gama | 865 | 889 | 2,7 |
| Bazar gama Etxetresna elektrikoen gama Produktu freskoen gama |
1.972 | 2.262 | 14,7 |
| Ehunen gama | 934 | 304 | -67 |
Memoriaren atalak