Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

  • Hasiera >
    • Eskaintzarik onena >
      • 4.2 Kalitatea eta segurtasuna. Kalitate eta Laborategi Saila (berezko marken kontrola)

Eskaintzarik onena

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali

4.2 Kalitatea eta segurtasuna. Kalitate eta Laborategi Saila (berezko marken kontrola)

EROSKI markak modu bikoitzean testatutako garantia biltzen du: elikadura segurtasunekoa eta kalitatekoa. Gainera, ingurumenarekiko gure konpromisoak eta ardura sozial ugariak agerian daude eskaintzen dugun gama zabalean; informazio hori kapitulu honen amaieran eta hurrengoan zabalduko dugu.

Horretarako, gure Kalitate eta Ingurumen Sailak aseguramenduko programa zehatza du ustiategitik hasi eta salmenta gunera artekoa. Programa horren oinarria gure laborategia, ENACek ziurtatutakoa, eta auditoreen sarea da (barnekoek zein kanpokoek osatzen dutena).

Urtero, 10.000 analisi eta 1.400 ikuskapen baino gehiago egin ohi dira 150 produktutan Consumer EROSKI.

Gure EROSKI Natur produktu freskoek kalitateko, jatorriko eta zaporeko eskaerarik zorrotzenak betetzen dituztela bermatzeko, Kalitate Sailetik, guztira, 1.162 auditoria eta ikuskapen egin zituzten 2005. urtean produkzioko zentroetan eta ustiategietan. Aldian-aldian egin ohi dituzten kontrol horiez gain, homologazioko hasierako auditoria igaro behar dute produktuen trazabilitatea, araudi tekniko-sanitarioa betetzen dela, produkzio naturaleko sistema aplikatzen duela eta gainerako baldintza espezifikoak betetzen dituela bermatzeko.

EROSKI Natur hornitzaileen kalitate kontrola
2005 2006
Ikuskapen kopurua (kalitateko auditoriak eta kontrolak) Laborategia 268 360
EROSKI Natur hornitzaileei 1.162 1.147
Azterketa kopurua Laborategia 7.887 7.442
EROSKI Natur hornitzaileak 3.687 3.3374

Gure Kalitate eta Ingurumen Sailak aseguramenduko programa zehatza du, ustiategitik hasi eta salmenta gunera artekoa.

Gure TALDEAren baitan, dendetako plataforma zerbitzua prozesu zorrotza da gure TALDEAren baitan. Aurten, giltzarri diren bi sekzioren kalitate garantia indartu dugu: haragiarena eta frutarena. Horri esker, “hitzartutako kalitatea” hedatu ahal izan dugu, dendetako produkziorik gabeko jarduerak desagerraraziz, eta, gainera, eskainitako zerbitzuaren kalitate mailak hobetuz. 2006an, gure prozesu operatiboak, informazio sistemak eta hornitzaileekin dugun elkarlana hobetzen jarraitzen dugu gero eta trazabilitate hobea izateko. Harategiko sekzioan egindako aurrerapenak bereziki nabarmendu beharrekoak dira.

Gure laborategia

Laborategiak hiru unitate analitiko ditu legeriak ezarritako parametroak betetzen direla egiaztatzeko eta kalitateari buruzko erabakiak emateko. Unitate Kimikoak kalitateari eta desiragarriak ez diren substantzien presentziari buruzko datuak jasotzen ditu. Mikrobiologiak patogenoen araberako kutsadura posiblea aztertu ohi du eta Genetikak, aldiz, egiazkotasunarekin (jatorria) eta elikagaien segurtasunarekin lotura duten arloak.

Lan programa hiru sail nagusitan oinarritu ohi da: produktuaren azterketa (berriak merkaturatzeko eta lehendik daudenen jarraipena egiteko), analisi horizontalak (zenbait kutsadura gurutzatu egiaztatzeko) eta kanpainak (kontrol mikrobiologikoak, patogenoen presentzia, elikagaien autentifikazioa, glutenaren presentzia eta abar). Era berean, elikagaien alertarekin lotura duten gai zehatzak ere ager daitezke.

Bezero nagusiak Berezko Marken Sailak dira; izan ere, 2006ko jardueran, %73,3 izan ziren horiek.

Espezieak bereizteko ikerketa genetikoaren arloan, gure laborategiak hitzarmenak ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin arrainaren kasuan eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin, aldiz, hegaztien kasuan. Horrez gain, Ikerlan, Gaiker eta Ulma enpresekin hitzarmena izenpetuta dugu haragiaren kalitate kontroleko eta ontziratze sistemak hobetzeko. Bartzelonako Elikagaien Segurtasun Behatokiarekin ere lan egin ohi dugu kontsumitzaileari elikagaien segurtasunaren inguruko informazioa helarazteko.

Bezeroak laborategiko jarduera banatzea
Bezeroak 2005 2006
Produktu freskoen berezko markak %34,6 %39,2
Elikadurako berezko markak %37,6 %33,6
Erosketak %2,4 %11,2
Negozioak %17,6 %9,0
Aldizkaria %4,7 %3,1
Erreklamazioak %0,9 %2,0
Produktuaren kalitatea %1,5 %1,5
Elikadurakoak ez diren berezko markak %0,6 %0,5
Kalitate sistema %0,1
Aztertutako laginen kopurua, guztira 7.887 7.442
Laginen banaketa programa analitiko bidez
Programa 2005 2006
Berezko marken jarraipena 14,3 24,1
Freskotasun kanpainak 33,8 21,0
Patogenoen kanpainak 15,5 12,8
Iraungitze azterketak 2,9 9,8
Berezko markak merkaturatzea 13,8 9,7
Alergenoak 0,5 4,4
Manipulazioak dendan 0 3,6
Konparazioak 4,8 3,1
Transgenikoak 4,0 2,1
Erreklamazioak 0,9 1,9
Tokiko hornitzaileak 0 1,9
Programatu gabea 1,8 1,0
Plataformetako higienea 0,1 1,0
Bitaminak 0,6 0,9
Espezien identifikazioa 0,5 0,8
Elikadurako alertak 0 0,6
Laborategi artekoak 0,5 0,5
Zuntza 0,4 0,4
Prestatutako janaria 0,3 0,3
Eskualde mailako txapelketak 0,7 0,1
Auditoriak 0 0,0

Etiketatuko informazioa

Erabakiak hartzeko ezinbesteko informazioa. Horrekin lotuta, esan beharreko da berezko marka duten produktuek zehaztasun guztiak betetzen dituztela ontzietan, etiketetan eta informazioa biltzen duten liburuxketan eta, horri guztiari esker, kontsumitzaileak aukera egiteko garaian bere erabakia har dezake. Gure produktu guztiek ematen dute hornitzailearen inguruko informazioa eta EROSKI Naturrek, gainera, jatorriari buruzko informazioa ere biltzen du.

Aldi honetarako berrikuntza gisa, esan beharrekoa da 2005. urtean berezko marka duten produktuetan osagai alergenoen identifikazioa bermatu genuela, etiketan horren inguruko informazioa gehituz.

2005ean, Kalitate Sailak 1.162 auditoria eta ikuskapen egin zituen EROSKI Natur produktuek kalitateko eskakizunik zorrotzenak betetzen dituztela bermatzeko.

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak