Ez dugu prezio “ona” soilik bilatu nahi. Badakigu kontsumitzaileek behar eta sentsibilitate espezifikoak dituztela eta denboraren arabera, eboluzionatu eta aldatu egiten direla horiek. Eskaera berriak egitea ahalbidetzen diguten bide ugariek kontsumitzaileen behar eta sentsibilitate berrietara egokitzea ahalbidetzen digute, gure produktu gaman hobekuntzak sartuz.
Elikagai ekologikoekin lotuta, gure politikak Ecogourmets izeneko prestigio handiko saria eskuratu zuen 2006. urtean.
Horrekin lotuta, esan beharrekoa da osasunean jarrita dugun ardura dela eta, 2005. urtean, EROSKI produktuen etiketatuan alergikoentzako informazioa, harremanetarako telefonoa eta nutrizio mailako testuen eguneratzea bildu genituela. Era berean, 2006ko irailetik hasita, kontsumitzailearentzako eskuragarri daude zeliakoentzat egokiak diren EROSKIren berezko markako produktuen erreferentziak; horrek agerian uzten du EROSKIk etengabeko kontrola duela produktuetan glutenik ez dagoela bermatzeko lanean. Horrelaxe identifikatuta, guztira, elikadura arloko 293 erreferentzia baino gehiago dira; 57 produktu freskoetan eta 5 prestatutako janarian.
Gainera, kontsumitzaileak ingurumenaren inguruan duen sentsibilitatea dela eta, gure eskaintza ugaritu egin dugu animaliekin esperimenturik egin gabe testatutako higiene pertsonaleko produktuekin edo kontserba begetal ekologikoekin (azken horiek, espresuki egindako eskaria dela eta).
| 2006* | |
|---|---|
| Berezko marka | 6 |
| Freskoak | 6 |
| Elikadura | 8 |
*Ekitaldi amaierako datuak.
Ingurumenarekin hartuta dugun konpromisoa ere agerian geratzen da lorategirako altzariak biltzen dituen EROSKI Garden gama berrian. Gama horrek FSC ingurumeneko ziurtagiria du; hau da, basogintzako ustiategi iraunkor batetik iritsitako egurrarekin fabrikatutako produktuak identifikatzen dituen ziurtagiria (informazio gehiago hemen: www.fsc-spain.org). Erosketa saskian produktu arduratsuak sartzeko gure politika betez, 10 urteko epean, paper gauzetako eta etxeko lerro guztia jatorri iraunkorrekoa izateko asmoa dugu.
FSCk (Forest Stewardship Council) ingurumenarekiko arduratsua eta ekonomikoki bideragarria den basogintzako gestioa bultzatzen du mundu osoko basoetan.
Ecron markak, EROSKI hipermerkatuetan soilik saltzen denak eta kontsumitzailearentzako erakargarritasun maila handia duenak, bere gamaren baitan, A mailako etxetresna elektrikoen mota guztiak biltzen ditu; horri esker, erabiltzaileak etxea modu ekonomikoan eta ekologikoan osa dezake.
Gure EROSKI Natur markak, jatorria eta zaporea bermatzeaz gain, ingurumeneko beste hainbat eskakizunekin lotura duten hainbat kontrol izaten du; negutegietako plastikoak eta tratamenduko ontzienak birziklatzea, fitosanitarioen erabilera mugatzea, nitrato kantitateak arautzea edo haragi produktuetarako, pentsu sendagaidunak erabiltzea debekatuta izatea, esate baterako.
| Ingurumeneko irizpideak biltzen dituzten EROSKI Naturren produktuen | 2004 | 2004 | 2006 |
|---|---|---|---|
| EROSKI Natur fruta eta barazkia | 23,6 | 28,29 | 29,61 |
| EROSKI Natur haragia | 33,8 | 23,52 | 16,60 |
EROSKI markak transgenikorik ez duela bermatzen dugu. Konpromiso hori betetzeko, laneko programa dugu eskuragarri; hori da genetikoki eraldatutako organismorik (GEO) eza kontrolatzen duena. Zenbait kanpoko erakundek, Administrazioak edo gobernuz kanpoko erakundeek, esate baterako, egin ohi dituzte gure markako produktuetan kontrol itsuak. Orain arte, oso kasu ezohikoetan eman dute emaitza positiboa eta, hori dela eta, gure kontrolak lan egiten dugun hornitzaile horien lan ona bultzatzen duen disuasiozko metodoa direla esan dezakegu.
Bestalde, EROSKI TALDEAren politika, marka horretakoak ez diren beste produktu batzuei dagokienez, etiketatuari eta trazabilitateari dagokion Europako araudia betetzea eskatzen oinarrituta dago (1830/2003 zenbakidun Araudia).
| 2005 | 2006 | |
|---|---|---|
| GEOen azterketa kopurua | 315 | 155 |
Bidezko merkataritzako ekoizleen erakundeak bertako kideek ingurumen naturala hainbat arauren bidez babesten dutela ziurtatzen du:
Gero eta kontsumitzaile gehiagok eskatu ohi ditu bere erosketen produkzio baldintzen eta jatorriaren inguruko bermeak. Horrekin lotuta, Bidezko Merkataritzaren Fairtrade zigilua produktu horiek bermatzeko asmoarekin sortu zen (informazio gehiago hemen: www.fairtrade.net).
Hartu duzun artikulu horrek bidezko merkataritzako nazioarteko irizpideak betetzen dituela bermatzen du zigilu horrek: hau da, langileen laneko eskubideak errespetatzea eta ingurumena babestea eta, horiez gain, inbertsioak produkzio erakundeetako baldintza sozialak hobetzera zuzentzea. Merkataritza alternatibo horri esker, Hegoaldeko herrialdeetako milioika pertsona bizi daiteke modu duinean eta bere seme-alabentzako etorkizuna berma dezake.
Horrekin lotuta, esan beharrekoa da Bidezko Merkataritzaren Zigilu Elkartearekin lankidetza hitzarmena izenpetu dugula Fairtrade zigiluaren presentzia elkartasuneko produktu horietan hedatzeko, eta dagoeneko EROSKI hipermerkatuetan topa ditzakegu. 2006an, 5. kanpaina jarri genuen abian eta, horri esker, bidezko merkataritzako produktuen salmentak %65 ugaritu ziren.
| 2005 | 2006 | |
|---|---|---|
| Bidezko merkataritzako produktuen fakturazio garbia | 164.609,67 euroak | 271.943,98 euroak |
| Salmenta garbien guztizkoarekin alderatuta | %0,003 | %0,004 |
| Kakao kremaren fakturazio garbia | 15.842,64 euroak | 16.156,80 euroak |
| Bat-bateko kakaoaren fakturazio garbia | 22.728,60 euroak | 25.166,52 euroak |
| Kafe Eho Naturala IOren fakturazio garbia | 94.631,28 euroak | 202.504,56 euroak |
| Mascao Esne Organikoaren fakturazio garbia | 8.075,25 euroak | 6.131,00 euroak |
| Mascao Puru esnearen fakturazio garbia | 10.974,00 euroak | 7.502,00 euroak |
| Afrikao egiteko txokolate hautsaren fakturazio garbia | 12.357,90 euroak | 14.483,10 euroak |
2005. urtean, gainera, "sozialki arduratsuak" diren bi jostailu merkaturatu genituen: EDUCA izeneko bi puzzle, alegia. Horri esker, fabrikatzaileek langileen giza eskubideak babesteko konpromisoa hartzen duen produktua sortu zuen lehen enpresa bihurtu ginen. Horri esker, haurren lana, derrigortutako lana eta bereizkeria debekatuko direla bermatu dugu, produkzioan parte hartzen duten hornitzaile guztiei segurtasun eta higiene, lan ordutegi eta ordainketa arloko baldintzak betetzeko eskatzeaz gain.
Produktua bere horretan ezaugarri baten bidez identifikatzeaz gain, informazio hori guztia atzealdean ere agertu ohi da eta kontsumitzaileari horren berri eman zitzaion informazioa banatzeko sustapen kanpainan.
Memoriaren atalak