Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

  • Hasiera >
    • Garapen profesionala eta segurtasuna >
      • KASUAREN AZTERKETA: Boluntariotza korporatiboa

Garapen profesionala eta segurtasuna

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali

KASUAREN AZTERKETA: Boluntariotza korporatiboa

Boluntariotza Plan Korporatiboak erantzun eraginkorra dugu arazo sozialekin konprometituta dauden langile eta bazkide-lagunentzat.

Balioetan oinarritutako hezkuntzak pertsona gisan hazten gaitu, eta hori funtsezko elementua dugu EROSKIKO prestakuntza politikaren barruan. Ildo horretan, Boluntariotza Plan Korporatibokoa, EROSKI FUNDAZIOKO langile eta bazkide-lagunei zuzendutakoa, erantzun eraginkorra dugu arazo sozialekin konprometituta dauden pertsonentzat.

Idea Sana EROSKIK sustatutako eta 2005eko udan abiarazitako ekimen honek bitartekari lanak egiteko bide izan nahi du, bezeroen, langileen eta lankidetzan dihardugun GKEen artean harreman sendoagoak izateko. Programa solidario honi esker, hala nahi duten bazkide-lagunek eta langileek behartsuenekin parteka ditzakete euren oporrak, lankidetzan aritu ohi garen GKEek garatutako proiektuetako batzuk in situ bisitatuz.

EROSKI FUNDAZIOAK bere gain hartzen ditu boluntariotza solidariorako hautatutakoenen bidaia kostuak eta egonaldia, berriz, lankidetzan dihardugun GKEek hartzen dute euren gain.

2005ean, udako oporretan, bi langile Perun ibili ziren Federación Niños del Mundo GKEarekin lankidetzan. 2006an, FUNDAZIOKO bederatzi langile eta bazkide-lagunek oporretako hiru aste eskaini ahal izan zioten boluntariotza solidarioari.

2007tik aurrera, Boluntariotza Programa solidarioa ingurumenari lotutako beste batekin osatu dugu. Gure langileek Aste Santuko edo udako oporretako atsedenaldian (astebete eta bi aste bitartean) SEO/BirdLife erakunde kontserbazionistarekin lankidetzan aritzeko aukera izango dute, ingurumenari dagokionez kalitate handikoak diren espazio naturaletan:

  • Doñanako Parke Nazionala (Huelva).
  • Tablas de Daimieleko Parke Nazionala (Ciudad Real).
  • Goi Tajoko Parke Naturala (Guadalajara).
  • Ebroren Deltako Parke Naturala (Tarragona).
  • Santoñako paduretako Natur Erreserba (Santander).

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak