Prestakuntza, gure langileen enplegatzea eta garapen pertsonala sustatzeko tresna gisan, lehentasun iraunkorra dugu.
Prestakuntza beharren eta prestakuntza plan pertsonalizatuen gaineko diagnostikoak egiteko, Lanpostuak Baloratzeko Batzordeak egindako lanpostu sailkapen batetik abiatzen gara.
2005-2006 aldian, Laneko Arriskuen Prebentzioari, Lanpostuaren Garapen Optimorako Ezagutzei, Prestakuntza Korporatiboari eta Etengabeko Hobekuntzarako Prestakuntzari buruzko prestakuntza programak gure enplegatuen gaikuntzarako tresna baliotsuak direla ikusi zen.
2005ean, 343.950 ordu eskaini genion prestakuntzari eta 2006an, berriz, 367.753 ordu. Eskuliburuak eta hasiberriei harrera egiteko prozesuaz gainera (astebete irauten duena), ezagutzak eta trebetasunak -bai profesionalak bai pertsonalak- hobetzera bideratu zen inbertsioa. Aipagarriena, hauxe:
Hipermerkatuetan, 2005ean, langile guztiek ekin zioten bezero arretari buruzko bi urteko prestakuntza plan bati eta 35.000 ordu eman ziren.
| 2005 | 2006 | |
|---|---|---|
| Orduak, guztira | 343.950 | 367.753 |
| Emaitzak | 2006 |
|---|---|
| Orduak, guztira | 27.215 |
| Prestakuntza jaso duten langileen kopurua | 1.952 |
| Kategoria | Emaitzak | 2006 |
|---|---|---|
| Guztiak | Orduak, guztira | 58.011 |
| Kostua, guztira | 828.234 euroak | |
| Goi mailako tituludunak eta zuzendariak | Orduak, guztira | 7.838 |
| Kostua, guztira | 224.599 euroak | |
| Erdi mailako tituludunak eta teknikariak | Orduak, guztira | 14.883,2 |
| Kostua, guztira | 145.800 euroak | |
| Administratiboak eta soldatapekoak | Orduak, guztira | 9.921 |
| Kostua, guztira | 97.620 euroak |
Prestakuntza soziolaborala barne
Lidergo Programa, zuzendari eta agintariak pertsonen gestio politikak sustatzeko lanean zuzenean inplikatzeko beharretik sortu zen. Programaren muina jarduteko jarrera eta praktikak sendotzea izan da, harremanak erraztu eta estatus profesionalera jo gabe eragiteko tresnak erabiliz.
Bi urteko ibilbidearen ondoren, 2005a berez dena esaten duten emaitzekin bukatu genuen: 2.219 agintari prestatu genituen, 51.970 ordu eman ziren, enpresaren egoerari buruzko 2.200 autodiagnostiko egin zen, hobetzeko 6.000 ekarpen eta 60 zuzendari eta 200 kudeatzaile baloratu zituzten euren kolaboratzaileek.
Gaur egun, programa hedaldi betean dago Bidaiak, Supermerkatu Elkarte, Erosmerreko Hipermerkatu, Plataformak eta EROSKI Koop. Elkarteko Egoitzean.
Gure ustez, langileen benetako parte hartzea da lanpostuan eraginkor izateko biderik onena, eta hala, gainera, gusturago jarduten dute langileok. Datozen lau urteetan EROSKI TALDEKO zentro eta supermerkatuen negozio eremuetan garatu eta zabaldu nahi dugu parte hartzeko gestio eredu hau. Horretarako, PARET programa garatu dugu (Parte Hartze Eraginkorra Lanean) erabakitzeko boterea bezeroarekiko erlazioa gertatzen den lekura hurbiltzeko helburuaz, saltokiko taldeak erosketa esperientzia maximizatzen duten eta erreferentziazko enpresa bihurtzen gaituzten aldagai guztietan inplikatuz.
Parte hartzea egiturazkoa izan dadin, eta ez puntuala, zera aurreikusten dugu:
Gaur egun Programa sei hipermerkatu eta 23 supermerkatutan ezarri da. 2006an ia 1.000 pertsonak lan egin du zuzenean programaren garapenean eta ia 7.000 ordu eskaini zaizkio.
Daukagun barne sustapenerako kulturak, era berean, errefortzuzko prestakuntza prozesuetan inbertitzera garamatza, eta horrek ahalbidetu du lanpostu hutsen erdia baino gehiago barneko langileen bidez betetzea.
Lanpostu ebaluazioek aukera ematen digute prestakuntza eta gaikuntzan egindako ahaleginak neurtzeko. Urtero langileen %90ari baino gehiagori egiten zaizkio elkarrizketa pertsonalizatu bidez, eta hala, errendimendu profesionala eta pertsonala neurtzeaz gain, helburuak adostu eta ekarpenak biltzeko aukera izaten dugu.
Memoriaren atalak