EROSKIn, badakigu klima aldaketa dela gizateriak aurre egin behar dion ingurumeneko arazorik larriena eta osasunerako eta ekonomiarako ondorio handiak ekar ditzakeela. Gure arriskuen matrizearen arabera, garraioa da klima aldaketan eragin handiena izan dezakeena eta gure negozioaren oinarrizko zutabeetariko bat ere bada, hain justu.
EROSKI TALDEAren ingurumeneko gure planaren baitan, giltzarri den ardatzetariko bat garraioak egindako igorpenen murrizketa da. Horretarako, azken bi ekitaldietan lantaldea eratu dugu; Kontsumo eta Logistika arloetako pertsonek osatu dute eta kanpoko adituen laguntzarekin, garraioan ingurumen optimizaziorako hainbat alternatiba aztertu ditu.
EROSKI TALDEAren ingurumeneko gure planaren baitan, giltzarri den ardatzetariko bat garraioak egindako igorpenen murrizketa da.
Garraio Berdearen Foro honen helburua EROSKI TALDEAren merkantzien garraiotik eratorritako CO2ren igorpenak gutxitzea ahalbidetuko duten neurriak hartzea da, aitzindari diren ondorengo ekimenetan lan eginez:
Negutegi efektua sortzen duten gasei dagokienez, emandako informazioa ez da konparagarria, perimetro ezberdinaren arabera kalkulatzen baitira (ikus grafikoaren oinean agertzen den oharra).
| 2004 | 2005* | 2006* | |
|---|---|---|---|
| Garraio flotak erabilitako erregai litroak | 36.124.371,90 litro | 47.988.410,97 litro | %+32,8 |
* 2005. urterako, ondorengo plataformen datua agertzen da: Pinto, Getafe, Elorrio, Zubieta, Zorrotza, Agurain, Cenco, Azuqueca, Zaragoza eta Malaga. Ez dira agertzen Coruñakoa eta Sigueirokoa. 2006. urterako, ondorengo plataformen datua agertzen da: Getafe, Elorrio, Zubieta, Zorrotza, Agurain, Cenco, Azuqueca, Zaragoza, Malaga, Coruña eta Sigueiro. Pintokoa ez da agertzen.
| 2005* | 2006* | 2006ko bariazioa | |
|---|---|---|---|
| Zuzeneko igorpenak** | 0,032 | 0,039 | %+21,8 |
*2005. urterako, ondorengo plataformen datua agertzen da: Pinto, Getafe, Elorrio, Zubieta, Zorrotza, Agurain, Cenco, Azuqueca, Zaragoza eta Malaga. Coruñakoa eta Sigueirokoa ez dira agertzen. 2006. urterako, ondorengo plataformen datua agertzen da: Getafe, Elorrio, Zubieta, Zorrotza, Agurain, Cenco, Azuqueca, Zaragoza, Malaga, Coruña eta Sigueiro. Pintokoa ez da agertzen.
**Kalkulatzeko metodoa: Erregai litro *konbertsio faktorea/irteerak euroak.
2007. urtean TALDEaren flotako kamioietan bioerregaiak erabili ahal izatea ahalbidetuko digun proba pilotua diseinatzen eta zehazten ari gara lanean.
Horrez gain, klima aldaketarekiko dugun konpromisoa agerian geratzen da hainbat erakundetan dugun parte hartzearekin. Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin garraioaren ingurumen hobekuntza lantzeko hitzarmena dugu Euskadiko Logistikako eta Garraioaren Clusterraren Zuzendaritza Batzordeko kide gisa; gainera, aipatutako batzorde horretako kide sortzaileak gara eta jarduera logistikoaren ingurumen inpaktua minimizatzeko aukerak lantzen ditugu bertatik. Zehazki, bioerregaiak erabiltzeko proba pilotua diseinatzen ari gara, oinarrizkoan itzulkinak optimizatzea ahalbidetuko baitigu tresna horrek.
Kodeketako Espainiako Elkartearekin (AECOC) batera egin dugu lan errepideko garraioaren alternatibak bilatzen, eta emaitzak oso onak izan dira.
Memoriaren atalak