Kontsumitzaileen zuzeneko inplikazioak inpaktu ekonomikoa zein ingurumenaren babesaren eta aurrerapen sozialaren alde bultzatutako ekimenen oihartzuna handitzeko ahaleginak biltzea ahalbidetzen du. Sinesmen horren pean, EROSKI FUNDAZIOtik hamaika jarduera jarri ohi dugu abian bezeroak sentsibilizatzeko eta informazioa emateko gure salmenta guneetan.
| 2005 | 2006 | |
|---|---|---|
| Ingurumen kontzientziazioko jardueretan parte hartu duen lagun kopurua | 252.500 | 288.440 |
| Ohitura osasungarriekin lotura duten jardueretan parte hartu duen lagun kopurua | 1.747.355 | 1.643.831 |
| 2005 | Oharrak |
|---|---|
| Nola erakutsi haurrei musika maitatzen | Magistralia Fundazioarekin elkarlana musikari gazteentzako udalekua abian jartzen. |
| Ongizatea musikaren bidez | |
| Zitrikoen inguruan | Manolo Rincón sukaldariaren partaidetzarekin |
| Hobetzeko historia | Gervasio Defer gimnastarekin protagonista gisa |
| Aldatu look-a, aldatu aldartea | Lluís Llonguerasekin protagonista gisa. |
| Bizitza kirolarekin | Edurne Pasaban mendizalea izan zen protagonista |
| Kolesterola prebenitzeko beharrezko zainketak | Osasunerako Kaiku Institutuarekin elkarlanean |
Osasunarekin eta ongizatearekin lotura duten gaien inguruan aditu profesionalen aholkuak gizartera gerturatzeko asmoz, hitzaldiak antolatu ohi ditugu salmenta guneetan, Idea Sana EROSKI foroak deitzen diogun esparruaren baitan.
Standen, bilduma egitekoen eta liburuxken laguntzarekin, kanpainak ere garatu ohi ditugu bizi ohitura osasuntsuekin, ingurumen sentsilibizazioarekin eta elkartasunarekin lotuta.
| Gaia | 2005 | Oharrak |
|---|---|---|
| Elikadura eta informazioa | Obesitatearen prebentzioa Idea Sana EROSKI bat (ideia osasuntsua) da | 2005-2006. Kanpainaren baitan, Elikadura Osasuntsua Erakusketa jarri genuen abian azaroan eta Diabetesaren Ibilaldiarekin ere egin genuen bat 2005ean. |
| Ardi haragia | 2005. | |
| Ondo jan, osasuntsu jan | 2006. Mediterraneoko Dietaren Garapenerako Fundazioarekin (FDDM, gaztelaniaz) batera. | |
| Irakurketa sustatzea | 2005. José Manuel Lara Fundazioarekin elkarlanean. | |
| Elikadura Osasuntsua Erakusketa, Bihotzaren Astea eta Bihotzaren Mundu Egunaren ospakizuna | 2006. Bihotzaren Espainiako Fundazioarekin elkarlanean (FEC, gaztelaniaz). | |
| Landareen inguruan | 2005. Madrileko Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearekin batera. | |
| Izozkien inguruan | 2005. Izozkien Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearekin batera. | |
| Jerteko gereziaren inguruan | 2005. Jerteko Gereziaren Babestutako Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailearekin batera. | |
| Beltzaran kolore osasuntsua | 2006. Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin (AECC) eta Nazioarteko Optometriako Zentroarekin (COI), eta Optometriako Graduondoko Ikasketen Espainiako lehen zentroarekin batera. | |
| Eguzkia eta aisialdi osasuntsua | 2005. Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin (AECC) elkarlanean. | |
| Idea Sana EROSKI Donejakue Bidearekin | 2006. Doako janari poltsak banatu zituzten Donejakue Bideko EROSKI denda ugaritan. Poltsa horietan fruitu lehorrak eta ura zeuden. | |
| Todos.es, denok Internetera | 2005. Interneten erabilera hedatzeko eta bultzatzeko Industria Ministerioak abian jarritako ekimenarekin bat egin genuen. | |
| Zeliakoak, glutenik gabeko bizitza | 2006. Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin (FACE) elkarlanean. | |
| Akuaterapiaren hedapena | Akuaterapiaren Eskola Nazionalarekin (ENAT) batera. | |
| Jostailuaren aholkularitza | 2005-2006 | |
| Kaltzioa eta osasuna | 2006. Osteoporosiaren eta Hezurretako Gaixotasun Metabolikoen Fundazio Hispanoarekin (FHOEMO) elkarlanean. | |
| Oliba olioa | 2006. Olibadiaren Fundazioarekin batera. | |
| Arrautza, elikagai biribila | 2006. Arrautzaren Azterketen Institutuarekin batera. | |
| Elkartasuna | Modu osasuntsuan gidatzea | 2005. RACCekin batera. |
| Kortxoa, material ekologikoa | 2006. WWF/Adena erakunde ekologistarekin batera. Kontsumitzailearen sentsibilizazioari zuzendutako Glad?or saria eta EUROPA CORK eskuratu zituen kanpainak. | |
| EROSKI poltsa berrerabilgarria | 2005-2006. Poltsa doan banatu zuten EROSKIren denda guztietan eta, gero, baita 15 zentimoren truke hasierako 750.000 aleko tirada agortu zenean ere. | |
| Uda ekologikoa | 2005-2006. "Conocer y Proteger la Naturaleza" elkarteen federazioarekin elkarlanean. | |
| Ura aurreztea | 2005-2006. WWF/Adenarekin | |
| Geldi ditzagun basoko suteak | 2005-2006. WWF/Adenarekin | |
| Ontziak birziklatzea | 2006. ECOEMBESekin | |
| Birziklatzeak duen garrantzia | 2005. ECOVIDRIO, WWF/Adena eta Asimelecekin | |
| Hegaztien alde | 2006. SEO/BirdLif Ornitologiako Espainiako Elkartearekin batera | |
| Birziklatzearen aldeko hamabostaldia | 2006. Asimelecekin batera | |
| Klima aldaketaren hamabostaldia | 2006. WWF/Adenarekin | |
| Solidariedad | Nik laguntzen dut | 2005. Asiako hego-ekialdeari laguntzeko. 2006. Indonesiako lurrikararen kalteak jasan zituztenei laguntza emateko. Gurutze Gorriarekin elkarlanean. |
| Bidezko merkataritzaren hamabostaldia | 2005-2006. Intermón-Oxfamekin | |
| Busti zaitez Esklerosi anizkoitzarengatik | 2005-2006. Esklerosi Anizkoitzaren Espainiako Fundazioarekin batera | |
| 25 2005. urterako | 2005-2006.. UNICEFen eskutik, Hirugarren Munduko 25 herrialdetako neskatilak heztearen alde | |
| Bidezko merkataritzako Fairtrade zigilua | 2005. Intermón-Oxfamekin. 2006. Bidezko Merkataritzako Produktuen Zigilu Elkartearekin batera | |
| Zure erosketako pixka bat asko da | 2005-2006. Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin (FESBAL) batera |

2005. urtean, hitzarmena izenpetu genuen Balear Uharteetako Garapen Iraunkorrerako Fundazioarekin gure bezeroen artean Tarjeta Verde (Txartel Berdea) izenekoa banatzeko; ekimen horrek erosketako beherapenak eta uharteko ondare naturalaren babesa biltzen ditu. Trebakuntza eta informazioa eskaintzeaz gain, beren konpromisoa gauzatzeko baliabideak jarri ohi ditugu gure bezeroentzat eskuragarri.
EROSKI TALDEA ECOTIC gestiorako sistema integratuan sartzeak tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak kentzea ahalbidetzen die gure bezeroei horiek baimendutako gestoreei entregatzeko bermearekin; gestore horiek bereiziko dituzte aprobetxatzeko modukoak diren tresnaren osagaiak.
Horrez gain, etxetresna elektrikoen Renove Plana ere abian jarri genuen eta horrekin 90.000 tresna baino gehiago berritu genituen. Kontsumitzaileek gero eta ardura handiagoa dute energia aurreztearen inguruan eta hori areagotu egin da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta gobernu autonomikoek eskaini ohi dituzten laguntzak direla eta. Etxetresna elektrikoren bat erosteko asmoa duten eta laguntza horiek jaso nahi dituzten kontsumitzaileek informazioa eska dezakete EROSKI hipermerkatuetan; bertan emango diete abian dauden laguntzen berri eta horiek lortzeko egin beharreko izapidetzeen inguruan.
EROSKI FUNDAZIOtik, hamaika jarduera jarri ohi dugu abian bezeroak sentsibilizatzeko eta informazioa emateko ingurumenaren babesaren eta aurrerapen sozialaren alde.
Praktikan, gure etxeko etxetresna elektrikoak berritzea oso onuragarria izan daiteke. Familia batek etxean dituen D motako (ohikoak) tresna guztiak A motako (eragingarriak) beste batzuekin aldatzea erabakiko balu, elektrizitateko faktura urtean %12 gutxituko litzateke. Arropa garbigailuarekin, esate baterako, elektrizitatea aurrezteaz gain, ura ere aurreztuko genuke: A motako garbigailu batek 35.000 ur litro baino gehiago aurreztu ohi ditu bere bizitza erabilgarri osoan.
Gure bezeroei esker, gainera, poltsa berrerabilgarriak ingurumena zaintzen jarraitzen du. Horietariko ehunka lagunek egin du bat moda ekologikoarekin eta erosketak poltsa horretan eraman ohi dituzte 0,15 euroko prezio urriaren truke. Diseinu erakargarria du, modernoagoa eta koloretsua, eta ohiko 15 poltsa arteko aurrezkia egitea ahalbidetzen du. Poltsa hori material birziklagarriekin eginda dago eta gure ingurune naturala errespetatzen laguntzen du. Poltsa apurtuz edo hondatuz gero, nahikoa da beste bat eskatzea EROSKI hipermerkatuetan erabat doan, behar adina bezainbestetan.
Memoriaren atalak