Eskakizunek eta konpromisoek berezko markako fruta, barazki eta haragi hornitzaileekin lankidetza estrategikoak izatera bideratzen gaituzte. 2005ean, EROSKI Natur produktuen haragi arloko 13 hitzarmen genituen eta produktu mota horren guztizko salmenten %70 ziren. Frutaren kasuan, 39 nekazarik harpidetu zuten gure Natur baldintzen plegua nekazaritzako praktikei eta sentsore mailako parametroei dagokienez eta gure dendetan saldutako fruta eta barazki guztien %48 izan ziren.
Ingurunearen babesarekin lotuta, EROSKI Natur produktuen ingurumeneko ezaugarrien kontrolaz gain (ikus 4. kapitulua), ingurumenaren gestioa gure hornidura katera ere hedatu ohi da hornitzaileak sailkatzeko programaren bidez. Programa hori ISO 14001 edo EMAS izeneko ingurumen kudeaketako sistemaren ezarpen mailan oinarrituta dago. E+5 metodologia izenaren pean (www.emas5.com), 2005. urtean, berezko markako hornitzaileen %39 sailkatu genituen eta 2006an, aldiz, kopuru hori %81era iritsi zen.
Metodologia horrek beren sistema ziurtatu arte, pixkanaka-pixkanaka aurrera egin ahal izateko gure hornitzaileentzat eskuragarri dugun laguntzarako eta prestakuntzarako txosten osoa ere biltzen du.
Puntuazio sistema bat dugu eta horren bidez sailkatu ohi dugu hornitzaile bakoitza e+5 sailkapena osatzen duen notarekin. Gainera, hori bera erabili ohi dugu Kudeaketa Planaren betetze mailaren inguruko jarraipena egiteko adierazle gisa.
| 2005 | 2006 | |
|---|---|---|
| Egindako e+5 ebaluazio kopurua | 147 | 241 |
| e+5en arabera ebaluatutako hornitzaileen | %39 | %81 |
| Lortutako nota | 1,93 | 2,06 |
| Ebaluatutako hornitzaileen ingurumeneko hobekuntzaren | ND* | %7 |
* Ez da adierazle hori aipatu.
Eskakizunek eta konpromisoek berezko markako fruta, barazki eta haragi hornitzaileekin lankidetza estrategikoak izatera bideratzen gaituzte.
2006. urtean ez ziren erdietsi finkatutako helburuak; horren kausa nagusia nekazaritzako elikagaien sektoreko ingurumen kudeaketako maila baxua izan zen. Egoera hori konpontze aldera, ondorengo neurriak hartu ditugu:
Gure hornidura katearen kudeaketa sozialarekin lotuta eta Batzorde Etikoaren ikuskapenaren arabera, SA8000 kudeaketa sistemak arrisku handieneko produktuen eta erosketen zentral osoa biltzen du: Ehungintza, jostailuak, elektronika eta bazar gauzak. Lantokian giza eskubideak errespetatzeko OIT izeneko estandarrak betetzen direla bermatzen duen urteko auditoria sistemaren menpe daude, haurren lanik eta bortxatutako lanik eza, ordainketa, prestakuntza, arriskuak, elkartzeko askatasuna, ordutegia eta bazterkeriarik eza kontrolatuz.
| 2004 | 2005 | 2006 | |
|---|---|---|---|
| Egindako ebaluazio kopurua | 40 | 50 | 54 |
| Ebaluatutako hornitzaileen | %100 | %100 | %100 |
| Bete gabeko gertaeren kopurua | 2 | 3 | ND |
Memoriaren atalak