Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

  • Hasiera >
    • Gizartea eta ingurumena balio katean >
      • KASUAREN AZTERKETA: Hitzarmena Ingurumen Ministerioarekin

Gizartea eta ingurumena balio katean

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali

KASUAREN AZTERKETA: Hitzarmena Ingurumen Ministerioarekin

EROSKIn, Kiotoko Protokoloaren helburuak betetzea bultzatzen dugu Ingurumen Ministerioarekin duela gutxi izenpetutako hitzarmenaren bidez; horren arabera, gure instalazioetako eta banaketako eta garraioko mekanismoetako CO2 igorpenak gutxitzeko eta Garraio Berdearen Foroko ekimenen emaitzak hitzarmen hori izenpetu duten beste enpresekin partekatzeko konpromisoa hartu dugu.

Kiotoko Protokoloaren helburuak betetzea bultzatzen dugu eta instalazioetan, banaketan eta garraioan CO2 igorpenak gutxitzeko konpromisoa hartu dugu.

Ekimen hori legean sartu gabe dauden bi sektorek, garraioak eta merkataritzak, esaterako, hitzarmenarekin lortu nahi diren helburuak erdiesten laguntzeko beren gain hartu duten konpromisoari dagokiona da.

Hitzarmen horren bidez, gure instalazioetan energiaren eskaera gutxitzera zuzendutako jarduera zehatzak egiteko konpromisoa hartu dugu klimatizazioari, argiztapenari eta ur bero sanitarioaren hornidurari dagokionez. Era berean, konpromiso horretan sartu dugu gure flotan biodieselaren hornidura ehuneko jakina sartzea, gidatze eragingarria bultzatzea eta langileentzako garraio planak aztertzea, igorpenak gutxitze aldera.

WWF/Adena arduratuko da lantaldea koordinatzeaz eta hitzarmenaren jarraipen batzordeak eta entitate sinatzaileetako ordezkariek parte hartuko dute. Era berean, elkarte hori bera arduratuko da hitzartutakoa betetzen dela berrikusteaz eta bere sarearen bidez, neurriak eta emaitzak hedatzeaz.

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak