Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

  • Hasiera >
    • Gizartea eta ingurumena balio katean >
      • 5.1 Kudeatzeko ikuspegia

Gizartea eta ingurumena balio katean

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali

5.1 Kudeatzeko ikuspegia

Ingurumenarekin, osasunarekin eta elkartasunarekin dugun konpromisoa ez da soilik barne mailan aplikatzen. Kudeaketa etikoaren sistemaren eta ECOPLANen babesaren pean, balio kate osoarekin batera egiten dugu lan kontsumitzaileei, bezeroei eta hornitzaileei zuzendutako programen bidez.

Artearen ingurumen ziurtagiria

Arteako EROSKI hipermerkatuak ISO 14001 ingurumen kudeaketako ziurtagiria du 2000. urtetik. Artean egin ohi dugun datuen monitorizazioa da kontsumoen estimazioetarako, igorpenetarako, isurietarako eta hondakinen sorkuntzarako oinarria gainerako salmenta guneetan. Gainera, “laborategi” ere bihurtu da sare komertzialaren ingurumen arloko hobekuntzarako eta memoria honetan eta aurreko edizioetan agertzen diren hainbat ekimenetarako pilotaje zentro gisa ere erabili ohi da.

Barneko prozesuak

Erakunde osoan modu horizontalean integratuta, gure ingurumenaren aldeko konpromisoa negutegi efektua duten igorpenak, baliabideen kontsumoa eta hondakinen sorkuntza gutxitzean oinarritutako gestio programen bidez gauzatu ohi dugu, biodibertsitatea mantentzeaz gain.

Arlo sozialari dagokionez, barneko kudeaketa gure langileei zuzenduta dago, bereizkeriarik gabeko politiketan eta programetan oinarrituta, gutxiengoen txertaketa bultzatuz, laneko arriskuen prebentzio lana eginez, erabakiak hartzeko unean partaidetza sustatuz eta enplegagarritasuna eta langileen asebetetzea bultzatuz. Gure ahaleginaren emaitzak memoria honetako 6. eta 7. kapituluetan zabal azalduta daude.

Kontsumitzaileak eta bezeroak

Produktu arduratsuak haientzat eskuragarri jartzeaz gain aurreko kapituluan agertzen den moduan, gure balioak erakutsi nahi ditugu EROSKI FUNDAZIOtik kudeatutako jardueren barietate handiaren bidez; horiek guztiak bizi ohitura osasungarriak sustatzera, horien berri ematera, ingurumeneko sentsibilizaziora eta elkartasunera bideratuta daude.

Ingurumeneko erantzukizuna gizarterantz zuzentzeko lana salmenta guneetako jardueren bidez egin ohi dugu stand bidez lagundutako kanpainen bidez.

Ingurumeneko erantzukizuna gizarterantz zuzentzeko lana salmenta guneetako jardueren bidez egin ohi dugu; adituen hitzaldien, liburuxken, bildumak egitekoen edo stand bidez lagundutako kanpainen bidez, esate baterako. Ekintzak bezeroetatik kontsumitzaile guztietara hedatu ohi dira Internet bidezko informazio euskarrien bidez eta EROSKI FUNDAZIOAren bazkideei-lagunei zuzenduta.

Gure hornitzaileak

Hitzarmenak ezarri ohi ditugu produktuen fabrikatzaileekin eta sindikatuekin, tokian tokiko zein eskualde mailan aurrerapena bultza dezaten. Gainera, sozialki arduratsuak diren ohiturak lortzera zuzendutako barneko politikak ditugu giza eskubideen defentsan, elkartasunean eta ingurumenaren errespetuan oinarrituta.

Produktuen jatorri legala eta iraunkorra biltzen duten ziurtagiriak eskatzea Intercoopekin, Non Fooden erosketen nazioarteko plataformarekin, partekatu ohi dugun eta hazten ari den joera da. Hornitzaile gisa alta eman aurretik, Kode etikora zuzendu ohi ditugu; hark biltzen ditu printzipio horiek eta auditorien menpe egon ohi da. Batzorde Etikotik diseinatu eta kudeatu ohi den lan horrek ez ditu soilik berezko markak biltzen, erosketen zentral osoa baizik.

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak