Gure bokazioa zu zara
3.2 Dibertsitatea, hurbiltasuna eta hazkundea
3.2.1 EROSKIren jarduerak
Gure jarduera produktuak eta zerbitzuak banatzea da, bezeroaren beharrei erantzunez; 1.790 dendak osatutako formatu anitzeko sarea eta kontsumoko ohituren eta bizimoduen bilakaeraren arabera egokitzen den gama zabala dugu.
Hori dela eta, azken urteotan, elikagaien banaketaren osagarriak diren negozioak garatu ditugu; besteak beste, bidaia agentziak, aisialdirako eta kiroletarako dendak, lurrin dendak, gasolindegiak, optikak, higiezinen salmenta, aseguruak, finantza produktuak eta sorten bidalketa (Irtenbideak Esparrua) edo aisialdirako eta kulturarako dendak.
- Elikagaien banaketa: gure establezimenduen formatu ugariek (hipermerkatuak, supermerkatuak eta frankiziatutako autozerbitzuak) eskaintzaren dibertsitate handia biltzen dute eta merkataritza guneetan, eskualdeetako nagusietan, zentro urbano handietan eta neurri ertaineko udalerrietan egotea ahalbidetzen digute.
- Dibertsifikazio negozioak: Joera eta kontsumitzailearen behar berriekin bat eginez, EROSKI TALDEA hainbat negozio lerrotan ere kokatu da: bidaietan (EROSKI/bidaiak, lurrin dendak (If), kirola (Forum), aisialdia eta kultura (Abac), ostalaritzara, sukaldaritzara eta cateringera zuzendutako produktuak banatzea (ServiHostel), higiezinak (EROSKI/higiezinak), gasolindegiak (EROSKI gasolindegiak), optikak (EROSKI/optika), finantza produktuak edo aseguruak (Irtenbideak Esparrua). Azken lau horiek gure azalera handietarako bezeroentzako zerbitzuak dira.
- Plataforma logistikoak: Banaketako berezko zentroak.
- Merkataritza zentroen sustapena: Parkeen eta merkataritza guneen diseinua, eraikuntza eta sustapena egin ohi ditugu.