Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

  • Hasiera >
    • Gure bokazioa zu zara >
      • 3.1 EROSKIn erostearen esperientzia. Zure dendarik gogokoena izan nahi dugu

Gure bokazioa zu zara

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali

3.1 EROSKIn erostearen esperientzia. Zure dendarik gogokoena izan nahi dugu

EROSKIn erostearen esperientzia
Oinarrizko 5 agindu:

  • Bizkortasuna
  • Kalitatea
  • Irudia
  • Bezeroari arreta
  • Betetzea

Bezeroen dendarik gogokoena izan nahi dugu eta, helburu horrekin egiten dugu lan bere eskaerei erantzuteko asmoz, balio handiko irtenbideak eskainiz eta beren behar berrietan lagunduz. Ildo horretan, gure ahaleginaren oinarri nagusiak gure marka garatzea, gertutasuna, eta dendetan eta produktuetan berrikuntza eskaintzea dira.

EROSKIn erosketaren esperientzia eraiki ohi dugun bost zutabeek duten garrantzia dela eta, hilero, 2004. urtetik, hainbat elementu edo item aztertzen ditugu eta horiek auditatu egiten ditugu horietariko bakoitzari gure salmenta guneetan eman ohi diegun garrantzia erakuste aldera. Horri esker, Erosketako Esperientziaren Adierazlea (IEC, gaztelaniaz) izenekoa lortu ohi dugu eta horri esker, zerbitzuaren kalitatea hobe dezakegu.

Bezeroen dendarik gogokoena izan nahi dugu eta, helburu horrekin egiten dugu lan bere eskaerei erantzuteko asmoz, balio handiko irtenbideak eskainiz beren behar berrietan.

Lagina guztizko kopuruaren proportzionala den denda kopurua duen eskualde bakoitza ordezkatuko duen aukeraketan oinarrituta dago. Hobetzeko aukera bereziak edo egitura mailakoak antzemateko, bost alderditako emaitzak aztertu ohi dira (itxura orokorra, elikadura, freskoak, kutxako lerroa, kontrola eta bezeroari zuzendutako zerbitzua) sei ataletan (harategia, arrandegia, txarkuteria, okindegia, frutategia eta prestatutako janaria).

2006. urtean, auditoriaren metodologian aldaketa nabarmena gertatu zen; hori dela eta, aurreko urteetako emaitzekin alderatzeak ez du inolako zentzurik. Etorkizuneko memorietan, ordea, aurrerapenak azaldu ahalko ditugu.

Hobetzeko ekintzak bideratuko ditugun alderdi horien artean daude ondorengoak, esate baterako: ilaran itxaron beharreko denborak optimizatzea, informatikako sistemak eta horien euskarriak aldatzea eta eskaintza zabaltzea, dendan eta produktuan berrikuntzako ataletan zabaltzen den moduan.

Erosketako Esperientziaren Adierazlea (IEC, gaztelaniaz) 2006
IEC EROSKI/center
Nazio baitako emaitza orokorra (gehienez, 10) 8,62

Zerbitzu erantsiak

Familiako ekonomiaren administrazio lanak errazte aldera, doako EROSKI Red txartelari esker, ordainketa atzeratu edo kreditua lor daiteke. Dagoeneko, milioi bat titular baino gehiago dago.

EROSKI Red txartela. Familiako ekonomiaren administrazio lanak errazte aldera, doako EROSKI Red txartela eskaini ohi dugu; horri esker, ordainketa atzeratu edo kreditua lor daiteke. Gainera, titularrek, milioi batek baino gehiagok, beherapenak edo doako finantzaketak lortu ohi dituzte.

Travel Club txartela. Travel Club izeneko doako txartelari esker, oparien edo bidaien truke alda ditzakezun puntuak pila ditzakezu; datu horiek Interneten kontsulta daitezke 2005. urtetik. Gure bezeroek puntuak pilatu ohi dituzte gure elikadurako dendetan, gasolindegietan eta bidaia bulegoetan.

Perfumerías If lurrindegietako txartela. Horrez gain, gure Perfumerías If lurrindegietako bezeroek beren txartela dute; horri esker, beherapen handiekin batera, abantaila komertzial handiak jaso ahalko dituzte (%10eko beherapena gama altuetan eta eskaintza bereziak mass market izenekoan). 2006. urtean, 510.000 onuradun baino gehiago zituen dagoeneko.

EROSKI Red Visa Txartel berria

Proiektu horri esker, EROSKI Red izeneko txartela EROSKI Red VISA txartela bihurtu da; txartel horren jabeek, erosketak EROSKIren establezimenduen baitan ez ezik, VISA txartelak onartzen dituzten mundu osoko 20 milioi establezimendutan baino gehiagotan egin ditzakete erosketak, kutxazainetan eskudirua atera ahal izateaz gain.

EROSKI Red VISA txartelak orain arte eskaini izan dituen prestazioak osatuz, balio erantsia eskaintzen die jabeei. Erabilera unibertsaleko txartela izateaz gain, EROSKI txartelak ondorengoak eskaintzen ditu:

  • Jabeentzat doakoa (igorpeneko kuotarik eta urteko kuotarik gabe) eta banku helbideratze askea izaten jarraituko du.
  • Bezeroak barneko kredituko muga bat gehiago izango du (EROSKI TALDEAn), eta beste bat kanpokoa ordainketa beste establezimendu batzuetan atzeratzeko.
  • EROSKI TALDEAren baitan egun erosketak ordaintzeko dituen moduez gain, jabeak, kanpoko erosketen kasurako, ondorengoen artean aukera egin ahalko du: berehalako ordainketa, hilekoa edo kuoten araberakoa.
  • Titularrak etengabeko asegurua izango du garraio publikoko edo pribatuko bidaia istripuetarako.

2006. urteko bigarren seihilekoan egin zen horren merkaturatze orokorra eta, ordutik, jabeek modu positiboan jaso dute ekimena. Horren erakusgarri da, esate baterako, horietariko askok txartel berria aktibatu izana, horren erabilera beren eguneroko erosketetan barneratuz.

Animazio komertziala

2005. eta 2006. urteen artean, zeharkako izaera duten hainbat sustapen egin da; horiek egiteko beharrezkoak izan dira gure EROSKI hipermerkatuen, EROSKI/center supermerkatuen eta EROSKI/cityren arteko ekintza bateratuak.

Publizitate kanpaina horiekin batera, 2005. urtean inpaktu handia sortu zuten ondorengo sustapenek: "Produktua 1, 2 eta 3 eurotan" edo "Bigarren unitatea erdi prezioan". Beste ekintza berritzaile bat uda garaian supermerkatuetan egin genuen "baloiak opari" sustapena edo hipermerkatuetan egindako "zure erosketak oparia du" izenekoak izan ziren. Horrez gain, animazio ekintzak garatu genituen salmenta guneetan dastatzeekin edo beherapeneko txartelak entregatuz.

2006. urtean, EROSKI hipermerkatuek lau aldiz editatu dute kontsumitzaileak gustukoen duen sustapenetariko bat: "3x2" eskaintza. Supermerkatuen kasuan, udan "Uda biribila" izenarekin egindako animazio komertzialaren ekintza nabarmendu zen. Ekintza horren oinarria gure supermerkatuetan uda garaian erosketak egiten zituzten bezeroak sari batzuekin saritzea zen: Benetton etxeko maletak eta bidaia poltsak. Elikagaietan eta produktu freskoen atalean egindako erosketei esker, bezeroek zigiluak lor zitzaketen eta kopuru jakin bati esker, sarietara sartzen ziren. Hamar aste zituzten albuma amaitzeko eta pieza bat edo gehiago lortzeko (kanpainak uztailaren erdialdetik, irailaren amaierara arte iraun zuen). Sustapen ekintza hori EROSKI/center supermerkatuetan, EROSKI/city autozerbitzuetan eta Aliprox frankizian egin zuten eta partaidetzari eta salmentei dagokienez, oso emaitza onak lortu zituen.

Idea Sana EROSKI

Kontsumitzaileen ongizatearekin hartuta dugun konpromisoa Idea Sana EROSKI programaren bidez gauzatu ohi dugu. Modu atseginean eta gertukoan, gure salmenta guneetatik hedatu ohi ditugu ezagutza adituak; horretarako, eskolak, kanpainak, aholkularitza espezializatuak eta osasunari, aisialdiari, elikadurari, ariketa fisikoari, ongizateari, ingurumenari eta elkartasunari buruzko prestakuntzako jarduerak garatu ohi ditugu.

Testuinguru horren baitan, ondorengo jarduerak nabarmendu behar dira:

  • Idea Sana EROSKI aldizkaria. Hileroko aldizkakotasuna eta 500.000 aleko tirada du zenbaki bakoitzeko; 2006. urteko irailean hasi ginen argitaratzen eta aldizkariak gai bakoitzean adituak direnen laguntza jaso ohi du; gure bezeroei jakinarazi nahi dizkiegun jarduerak, irtenbideak eta albisteak azaltzeko erakusleiho bikaina da. Doan topatu ahalko duzu gure zentroetan.
  • Idea Sana EROSKI eskolak. Gure denden sarean egin ohi ditugun ordubeteko topaldi horiei esker, 15 pertsonako talde txikiei modu pertsonalizatuan eta gertukoan eman diezaiekegu elikadurari eta nutrizioari, elikagaien manipulazioari, denbora libreari eta aisialdiari, kirolari eta osasunari, ingurune naturalari eta etxekoari eta abarri buruzko informazioa. 2005. urtean, 24.350 kontsumitzaileri zuzenduta, 67 gai ezberdin landu genituen. 2006an, aldiz, 70 gaira zabaldu genuen aukera eta aurreko urtean baino parte hartze handiagoa izan zuten.
  • Idea Sana EROSKI foroak. 2005. urtean, 11 hitzaldi egin genituen osasunarekin eta ongizatearekin lotura duten gaien inguruko aditu profesionalen aholkuak gizartera hedatzeko asmoz.
  • Idea Sana EROSKI informazio kanpainak. Aurreko urteetan bezalaxe, Eguberrietarako Kanpainarako, beste behin ere, espezialista pedagogoen eta psikologoen laguntza jaso genuen jostailurik egokienen inguruko informazioa emateko. 2005ean, aldiz, 150 profesionalek osatzen duten taldeak aholkuak eskaini zizkien kontsumitzaile kopurua milioi batera iritsi zen. Kanpaina horiei laguntza emateko, standak, bilduma egitekoak eta liburuxka oroigarriak erabili ohi ditugu.
  • Idea Sana EROSKI Behatokia. . 2005. urtean sortu genuen gizarteak informazioa gero eta gehiago eskatzen zuela eta; proiektu horren bidez, EROSKItik bizitza kalitatea hobetzeko ekintzak abian jartzea ahalbidetuko diguten kontsumitzailearen bizitzako ohiturak aztertu ohi ditugu. Jarduera hori aldian aldiko txostenetan finkatu ohi da eta 2005. urtean, jostailuen kontsumoari buruzkoak izan ziren. 2006an, aldiz, "Haurren elikadura ohiturak", "Haurren gosari ohiturak", "Haurren artean, ariketa fisikoko eta aisialdiko ohiturak", "Familien artean, haragi kontsumoaren ohiturak" eta "Jostailuen kontsumo ohiturak" izan ziren txosten horiek aztertu zituzten gaiak.

Berrikuntza dendetan

Gure bezeroei erosketa solido eta asebetegarriaren esperientzia ahalbidetzeko konpromisoa dugu. Horretarako, gure hornitzaile nagusiekin elkarlanean, erosketako ohiturak aztertu, beharrak entzun eta, haien lehentasunen arabera, erakargarriagoak eta atseginagoak diren aurkezpenak antolatu genituen, erosketa errazagoa eta beren denbora aurreztea ekarriko duten unibertsoak sortuz.

Gure bezeroei erosketa solido eta asebetegarriaren esperientzia ahalbidetzeko konpromisoa dugu. Erosketa ohiturak aztertu eta beharrak entzuten ditugu.

2005. urtean, hipermerkatuetan hornidura prozesuak hobetu ditugu, kontsumitzaileak bere ohiko produktua topatuko duela bermatuz eta produktu freskoen eskaera sistema automatikoa ezarriz, egoerarik onenean beti etengabeko aukera eskaintzeko. Horrez gain, ireki diren establezimendu berri guztietan, eskarien haririk gabeko terminalak eta hobi bikoitzeko kaxak instalatu dituzte; horiei esker, bi bezerori arreta eman daiteke aldi berean.

Supermerkatuetan, 2005ean zehar, zegoen sarea egun dagoen modelorantz eraldatzera bideratutako ekintzei eman zitzaien lehentasuna, elikaduran aukera zabalagoarekin eta aparkalekurako prestazio berriekin. Dendaren banaketa berriz diseinatu genuen elikadurari espazio gehiago emateko eta zerbitzu libreko harategi sekzioa sortzeko. Barneko prozesuak hobetu ditugu arrandegiko eta txarkuteriako itxaron denborak murrizteko; horrez gain, hozte katearen birmoldaketan eta segurtasunean inbertsio handiak egin ditugu; 4. kapituluan agertzen dira horiek zehaztuta.

Erakargarriagoa den ingurunearen bilaketak EROSKI bidaiak eta Forum Sport dendetako modeloak berritzera zuzendu gaitu, bezeroaren parte hartzea handitu eta eskaintza berritzaileagoa eskaini ahal izateko. 2006an, Forum Sportek denda kontzeptu berria merkaturatu zuen ofizialki; nabarmendu beharrekoa moda unibertso teknologiko ugarietatik (extreme, txirrindularitza, elurra...) fisikoki bereizita egotea da. Dendaren antolaketa berri horri esker, modu eragingarriagoan erakuts daiteke marka, teknologia eta prezioaren posizionamendua.

Denda modelo berri horren aldeko apustua 2005ean egin genuen eta, horri esker, gure If lurrindegiak esparru dotore eta erakargarri bihurtu dira, bezeroek dituzten behar berrietara egokituta eta prestigio handiko marken aukera zabala biltzen duena. Arreta pertsonalizatuak eta zenbait eskaintzen hasi diren zerbitzu gehigarriak (edertasuneko tratamenduak eta abar) dira etorkizun oparoa izango duela dirudien negozio horrek arrakasta lortzen lagundu duten beste faktore batzuk.

2006an, etapa berriari ekin genion Abacen, Gasteizko Boulevard Merkataritza Zentroko gure denda berriz inauguratuz. Establezimendu hura denda modeloa zehazteko testa izan zen. Abacek bezeroaren autozerbitzuaren aldeko apustua egin du, baina aholkularitza albo batera utzi gabe, produktuaren gama ugarietan espezialistak diren saltzaileen bidez.

Berrikuntza produktuetan

Nazioarteko gure aliantza (Alidis), 2005. urtean, Alemanian elikagaien banaketan liderra zen Edeka gehitu zenean indartu egin zen eta horrek eskaintza ere aberastea ahalbidetu digu.

Berrikuntza horrek arreta berezia jarri zuen etorkinengan 2005ean; izan ere, sorten bidalketako zerbitzu berria eta beren jatorri herrialdeetako elikadurako aukera zabala eskaini zien: Mexikoko janaritik hasi eta musulmanen kulturako ezaugarri den Halal sortetara arte.

Aurrez prestatutako janarian oinarritutako interesa gero eta handiagoa zela eta, 2005ean erreferentzia berriak merkaturatzeari ekin genion; horien artean, aipatu beharrekoak dira Gnocci EROSKI edo prestatutako entsaladak. 2006an, gainera, prestatutako beste plater batzuk ere gehitu genizkion eskaintzari: brokolli eta txanpinoidun leken salteatua edo Listo azpimarkaren menpe dauden prestatutako kremen gama.

Hainbat elikagai funtzionalen lerroek agerian utzi dute osasunarekin arduratuta dauden bezeroei gure markak erantzuna eman diela eta horien erakusgarri dira, esate baterako, ondorengo janariak: Omega 3rekin prestatutako esnekiak, gari malutak, galorratza, jeleak, garagar legamia edo sojazko edo garizko gailetak.

Bestalde, Solutions izeneko azpimarkarekin merkaturatutako ilerako xanpu eta ile egokitzaileen gamak, edari isotonikoak edo gama altuko izozkiak dira eskaera handiak dituzten kontsumitzaileentzako prestatutako produktu berrien adibide argiak.

Aurrez prestatutako janarian oinarritutako interesa gero eta handiagoa zela eta, 2005ean bederatzi erreferentzia berri merkaturatzeari ekin genion; horien artean, aipatu beharrekoak dira Gnocci EROSKI edo prestatutako entsaladak, edo EROSKI Listo izenekoak.

EROSKI gama, gainera, produktu freskoen arloan ere handitu egin da; horien artean, nabarmendu beharrekoa da Benetako Haragi Txikitua, kontserbatzailerik eta koloragarririk ez duena. Era berean, nabarmendu beharrekoa da EROSKI Natur produktuak Galiziako eta Balear Uharteetako establezimenduetara zabaldu ditugula haragiari dagokionean; horri esker, maila goreneko haragi gama horren hedapena geografia osora zabaldu dugu.

2006ko azken hilabeteetan, EROSKI/SeleQtia aukeraketa altuko gamaren lehen erreferentziak sartu ziren: Mi-cuiten Foiea, urdaiazpikoa eta paleta, esate baterako.

EROSKI Thorn izeneko erreminta elektrikoaren gama teknologikoak bezeroentzat eskuragarri jarri ditu punta-puntako aurrerapenak preziorik onenean.

Era berean, nabarmendu beharrekoa da EROSKI aukera etxeko eta ehunen artikuluetara ere zabaldu dela.

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak