2005-2008 Estrategia Planaren baitan, kontsumitzaileen parte hartzea bultzatzea da EROSKIren erronka nagusietariko bat; horretarako, ordea, dagoeneko abian daudenei gehituko zaizkien harremanetarako eta komunikaziorako bide berriak behar dira, orain artekoak indartzeko eta suspertzeko asmoarekin.
Kontsumitzailearen sentsibilitatea harengan eragina izan dezaketen eraginetara gehitzeko eta, horri esker, proiektuko eta EROSKIren balioen partaide bihurtzeko asmoz, 2006ko maiatzean eta ekainean egin zituzten Partaidetzako lehen fokuak.
EROSKIko produktu freskoen inguruko informazioa biltzera bideratuta, hiru izan ziren aztertutako alderdiak eta ondorengoak, aldiz, jasotako iritziak eta erantzunak:
| Kontsumitzailearen iritzia | EROSKIren erantzuna | |
|---|---|---|
| Produktu barietatea | Produktu freskoen barietate handiagoa, batez ere EROSKI Natur markaren kasuan. Tokiko produktua gehiago bultzatzea. | EROSKIk 2006. urtean Natur EROSKI produktu fresko berriak merkaturatu zituen harategia, frutategia eta txarkuteria ataletan. Gainera, glutenik gabeko (zeliakoek har ditzaketenak) produktuen eta Solución fresca izeneko produktuen aukera berria ere bildu ditu. |
| Salmenta modua | Ontzien barietate handiagoa (neurriak eta motak) eta haragiaren zein arrainaren kasuetan, produktua ebakitzerakoan kontu handia. | EROSKIk salmentako formatu berriak bildu ditu eta, horri esker, zatien neurri barietateak ugaritu eta banakako formatua sortu du. Gainera, produktu ebaketaren gama berria merkaturatu du arrainaren zein haragiaren kasuetan. |
| Produktuaren informazioa | Argitasun gehiago produktuaren etiketetan, horien neurria eta biltzen duten informazioa handituz. | EROSKIk informazio gehiago sartu du haragien etiketetan sukaldaritzarako erabileraren eta zehaztutako ebaketen inguruan. Etiketen neurriak oro har handitzea aurrez ikusi dute. Gozotegikoen etiketak dagoeneko ohikoak baino 2 cm handiagoak dira. |
Memoriaren atalak