Negozio ugariak teknologia berriak txertatzera egokitzen joan gara, supermerkatuetako onlineko erosketaren irismena, aseguruen kontratazioa eta bidaien negoziatua zabalduz.
Onlineko supermerkatuari esker, etxetik mugitu beharrik izan gabe, prezioaren eta kalitatearen abantaila guztietara sar gaitezke, produktua itzultzeko eta entregako ordutegi heina hautatzeko aukerarekin.
Onlineko supermerkatuari esker, etxetik mugitu beharrik izan gabe, prezioaren eta kalitatearen abantaila guztietara sar gaitezke, produktua itzultzeko eta entregako ordutegi heina hautatzeko aukerarekin.
Euskadin, Nafarroan, Errioxan, Cantabrian eta Asturiasen azken bost urteotan hazten joan den jarduerari esker, EROSKI TALDEAren onlineko erosketa Espainiako geografiako beste eremu batzuetara hedatzea justifikatuta dago. 2005ean, zerbitzua Gipuzkoara, Santanderrera, Logroñora, Oviedora eta Gijonera hedatu genuen.
2006an, Mallorcako EROSKI/center SYPeko bezeroek eta Malagako kontsumitzaileak onlineko erosketak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatzen eta, etxetik atera beharrik izan gabe eta denbora errekorrean, supermerkatuan topa ditzakegun ohiko produktu guztiak erosteko erabiltzen hasi ziren.
Etxerako 7.000 artikulu eta erosketako marka inguru daude salgai EROSKI/onlinen; nabigatzea eta produktuak aukeratzea eta erostea oso erraza eta intuitiboa izan dadin prestatutako web orria da. EROSKI TALDEAk Internet bidezko salmenta bide horretan biltzen du denda fisikoen sarearen politika komertziala: prezio lehiakorra eta produktuen eta zerbitzuaren kalitate bermea, elikagai freskoen atalean arreta berezia jarriz. Horrez gain, Ahorro Récordeko (Aurrezki Errekorra) produktuen TALDEA ere nabarmendu beharrekoa da; erosketa saskian ezinbestekoak diren artikuluek osatzen dute, baina merkatuko etengabeko preziorik baxuenak dituzte.
EROSKIren onlineko supermerkatuaren berezitasun nagusietariko bat eta gure bezeroek gehien preziatzen dutenetariko bat eskariak etxean entregatu arte erosketa ez kobratzea da; hau da, behin bezeroa edukiarekin ados dagoela eta onarpena sinatzen duela egiaztatu arte.

| 2005 | 2006 | |
|---|---|---|
| Eremuak (probintziak) | 7 | 8 |
Bezero askok beren kontsultak eta erosketak bide horren bidez formalizatzen dituztela dakigunez, Internet bidezko bidaien proposamenak ere eskaini ohi ditugu. Bidaia bulegoen eredu berriari esker, salmenta interaktiboa egin eta neurrira egindako opor paketeak era ditzakegu. Erosotasun gehiagorako, gainera, aseguruak online kontratatzeko aukera ere eskaintzen dugu.
| 2005 | 2006 | Balorazioa 2006 | |
|---|---|---|---|
| EROSKI/onlineren salmenten % (supermerkatuetako salmenten guztizkoarekin alderatuta) | 1,29 | 1,64 | %+0,35 |
Memoriaren atalak