Laneko berdintasunaren aldeko konpromisoaren ondorioz, enpresa proiektu aitzindaria garatu dugu, eta horregatik EMAKUNDEk emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Aukeren inguruko erakunde laguntzailearen saria eman digu.

Berdintasunaren Behatokia sortu da, emakume langileek erakundearen barruan duten egoerari buruzko diagnostiko erreala lantzeko.
Berdintasun Plana garatu dugu, gure plantillaren eta gizartearen mesedetan, bi mailatan:
Jarraipena egiteko helburuarekin, Berdintasunaren behatokia sortu da; organoa arlo eta ordezkaritza desberdinetako 17 langilek osatzen dute, eta bere eginkizuna emakumeek erakundearen barruan duten egoeraren diagnostiko erreala egitea izango da. Diagnostiko horri esker, emakumeen eskakizunak, beharrak eta itxaropenak integratu ahal izango dira eta, horrenbestez, neurrien eraginkortasuna bermatu.
Berdintasunaren Behatokiak orain arte sustatu dituen ekintzak arlo hauetara zuzendu dira:
| Helburuaren Adierazlea | EKINTZAK | |
|---|---|---|
| HIZKUNTZA EGOKITZEA Genero perspektibarekin begirunetsua den hizkuntza erabiltzeko langileek duten gaitasuna |
|
Hizkera ez sexistari buruzko estilo liburua. |
| Publizitateko komunikazio euskarrietan eta kanpoko irudian esloganak eta irudiak erabiltzeko irizpideak | ||
| Estatutuak eta Barne Araudia egokitzea hizkera diskriminatzaileari buruzko erabileraren arabera | ||
| Komunikazio korporatiboaren euskarriak egokitzea sexista ez den idatzizko hizkerara eta hizkera bisualera: Nexo eta Aduna, Interlog, Sede, eta abar | ||
| G/E aldagaia sartzea aplikagarrietan, galdetegietan eta informazio sistemetan | ||
| OZTOPO FISIKOAK KENTZEA Emakumearen baldintza fisikoetara eta estrukturaletara egokitutako laneko ingurune bikainak sortzea |
|
Postuak edota lanak ebaluatzea eta emakumezko langileen babeserako irizpide ergonomikoak finkatzea |
| Emakumearen arazo espezifikoekin lotura duten prebentzioko eta osasuneko programak garatzea | ||
| KOMUNIKAZIOA EROSKIko emakumeak eta gizonak sentsibilizatzea beren ekintzek eta erabakiek bazterkeria eragiten ez duten neurriak aplikatzen laguntzeko |
|
Bazterkeriaren inguruko sentsibilizazioko barneko kanpaina |
| Emakumeen presentzia bultzatzea erantzukizun handieneko postuetan | ||
| Organo sozialetatik sentsibilizazioa |
Memoriaren atalak