Kalitateko enplegua
6.2 Onura sozialak eta kontziliazio neurriak
6.2.1 Aurrerapenak prestazio sozialetan
Gure enplegatuen beharretara egokituko diren neurriak garatzeko ahaleginean jarraitzen dugu. Lehenengo enpresa gara izatezko bikoteen lan eskubideak parekatzen.

EROSKI, izatezko bikoteen eskubideak parekatzen dira, eta prestazio sozialetan aurrera egingo dugu, gehienbat emakumeen mesedetan.
Azken bi urteetan aurrera egin dugu prestazio sozialei dagokienez, eta emakumeak dira horien onuradun nagusiak:
- Lanaldia malgutzeko neurriak, ordutegia jarraituak bultzatuz.
- Lesio muskulu-eskeletikoekin jarduteko protokoloa.
- Lanetik irteteko baimenak senideei medikuarengana laguntzeko.
- Jazarpen egoerak: tratamendu konfidentziala eta azkartua, Prebentzio Protokolo baten bidez.
- Legearen aplikazioa genero indarkeria dagoenean, lantokia aldatzea, absentzia eta hutsegite justifikatuak tramitatzea eta postuak aldatzea.