Komunitatearekin hitz egitea eta elkarlana
8.1 Elkartasuna EROSKIn
8.1.1 Gestio ikuspegia
Nazio Batuen Erakundearen ildoen jarraitzaileak garenez, EROSKI FUNDAZIOAREN Elkartasun Programa 2015 Milurteko Helburuen Adierazpenean onartutako helburuetan kokatzen da. Helburuok 2000. urtean aldarrikatu ziren. Hala, garatzen ditugun programen artean hauek nabarmenduko ditugu: herrialde behartsuen kanpo zorra ezabatzera bideratutako programak, nazioarteko merkataritza egitura orekatu bat antolatzera bideratutakoak eta garapenerako laguntza helburu dutenak.
Bai prestakuntza beharrei buruzko diagnostikoak bai prestakuntza plan pertsonalizatuak, Lanpostuak Baloratzeko Batzordeak egindako sailkapen batetik abiatzen dira.
Ildo horretan, EROSKI FUNDAZIOAREN ahaleginak honela banatzen dira:
- Jarduera soziala, hirugarren sektorearekin egindako lankidetza hitzarmenen bidez.
- Hala FUNDAZIOKO langileei nola kontsumitzaile eta lagunei zuzendutako sentsibilizazio jarduerak (jarduera hori dagoeneko deskribatu dugu aurreko ataletan).
- Beka eta Ikerketarako Laguntzen deialdia, honako alor hauetan: Bioetika eta Enpresa, Elikadura eta Osasuna eta Elikagai Segurtasuna.
- Nazioarteko Lankidetzarako laguntza. Horren barruan, Produktua Entregatzeko Programaz gainera, kooperatibak sustatzeko, bidezko merkataritzarako eta populazio zaurgarriaren prestakuntza nahiz gaikuntzarako ekarpenak daude. Aurkezten diren proiektuak izan daitezke herrialde pobretuetan zuzenean esku hartzera bideratuak nahiz herrialde industrializatuetan garapenerako sentsibilizazio, kontzientzia hartze, mobilizazio eta hezkuntzara bideratuak.
Garapenera egindako ekarpena
| (bideratutako zenbatekoak) |
2005 |
2006 |
| Ekintza Soziala, guztira |
1.860.317 euroak |
1.756.000 euroak |
| Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako esku hartze programak (urteroko deialdia) |
97.000 euroak |
62.034,50 euroak |
| Produktua Entregatzeko Programa |
804.247 euroak |
601.012 euroak |
| Emandako elikagaiak (Elikagaien Bankua) |
159.298 Kg. |
220.275 Kg. |
| Ikerketako laguntzetara eta beketara zuzendutako zenbatekoa (urteroko deialdia) |
18.000 euroak |
36.000 euroak |