Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

  • Hasiera >
    • Komunitatearekin hitz egitea eta elkarlana >
      • KASUAREN AZTERKETA: Boto solidarioa

Komunitatearekin hitz egitea eta elkarlana

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali

KASUAREN AZTERKETA: Boto solidarioa

Boto Ekologiko kanpainaren bitartez, 15.984 parte hartzailek EROSKIK finantzatu beharreko proiektu bat aukeratu zuten. Boto gehien jaso zuen proiektua klima aldaketaren kontrakoa izan zen: "CeroCO2".

EROSKIN gure inguruko pertsonen kezkak partekatu nahi ditugu. Hori dela eta, banaketaren sektorean aitzindari den ekimen bat garatu dugu, gure bezero, lagun eta langileei aukera emango diena erabakitzeko EROSKI FUNDAZIOAK zein proiektu finantzatuko duen.

Ekimen hau EROSKI FUNDAZIOKO 16.567 bezero, langile eta lagunengana iritsi da. Horiek boto solidarioa eman zuten EROSKIK finantzatu beharreko proiektua aukeratzeko. Hala UNICEFen proiektua aukeratu zen, Kuban 26 ama etxe martxan jartzeko.

Berritasun gisa, 2006an, EROSKI FUNDAZIOAK «Tú decides / Zeuk erabaki» Boto Ekologiko kanpaina abiarazi zuen. Kanpaina horren bitartez, FUNDAZIOKO kontsumitzaile, langile eta lagunek zein ingurumen proiekturi lagundu aukeratu ahal izan zuten. 15.984 parte hartzailek Ekologia eta Garapena Fundazioaren klima zaintzeko ekimena aukeratu zuten, hau da, CeroCO2 klima aldaketaren aurka borrokatzeko proiektua.

Finantzaketa erabakian parte hartzea
2005 2006
Elkartasun botora zuzendutako zenbatekoa - 26.567 euroak
Boto ekologikora zuzendutako zenbatekoa - 25.984 euroak

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak