Joan edukietara

Memoria Gizarte Erantzunkizuna 2005-2006 EROSKI FUNDAZIOA

Memoria PDF formatuan jaisteko menua

Memoria PDF formatuan jaitsi

Hizkuntza hautatzeko menua

Edukiaren kokapena

LEHENDAKARIAREN GUTUNA

Inprimatzeko eta ikusteko era aldatzeko aukerak

  • Beste pertsona bati bidali
Constan Dacosta Simón

Pentsamendu ekonomikoaren gaur egungo ingurunean, gero eta handiagoa da enpresak hazkunde ekonomikoa eta erantzukizun soziala eta ingurumenarekiko errespetua lotu behar dituela dioen korrontea. Egiazki, ez soilik praktikoki, emaitzen kontuan bertan tradizionalki bananduta eman ohi diren hiru aldagaien eragina integratuz, izan ere, enpresaren eguneroko erabakien ondorio dira.

Gaur egun, hiritarrek komunitateak dituen erronka sozialak eta ingurumenekoak bideratzeko eragile nagusia eta inplikatua enpresa dela uste dute. Askoren iritziz, enpresa subjektu soziala da, gizartearekiko betebeharrak hartzen dituena, aberastasuna sortzetik haratago. Eginkizun horretatik exijentzia etikoak ondorioztatzen dira, eta kide den komunitatearen aurrerabidean eta ongizatean laguntzeko konpromisoa.

Orientazio horrek ekarri du, esaterako, OCDEk edo Nazio Batuek, bere idazkari nagusiaren bidez, enpresaren arloari deialdia egitea bere borondatez gizartearen eta ingurumenaren kudeaketan protagonismoa hartzeko. Ekimen horien bitartez enpresen barruan enpresa erantzukizunaren kontzeptua eratzen ari da, eta maila horretan enpresaren erabakietan interesa duten alderdi desberdinen interesak integratu behar dituzte eta parte hartzen lagundu. Zeharkakotasuna planeamendu horizontal gisa ulertu behar da, hainbat alderdi goitik behera zein behetik gora integratuz, sentsibilitateak elkartuz eta lehen urruti zeuden erronkez eta egoerez arduratuz. Horrenbestez, erantzukizuna/parte-hartzea/gardentasuna eta iraunkortasuna gorpuzten duten ardatzak elkartzen dira eta, aldi berean, itxaropenak integratzeak balio ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa sortzen du, eta enpresa iraunkor bilakatzen da.

EROSKIrentzat, erantzukizun soziala gure enpresa misioan jasotako eta definitutako agindu bat da, eta koherentzia eta zeharkakotasuna eman nahi diogu. Postulatu horrekiko koherentziagatik, gure erabakiak hartzerakoan alderdi interesdunei entzuteko eta horiek parte hartzeko konpromisoa aplikatzen saiatzen gara. Eta zeharkakotasuna gauzatzen dugu, kultura hori erakunde osora zabalduko dela eta Taldearen urteko planetan islatuko dela segurtatuz, estrategi eta politika integratzaileen bidez.

Konpromiso horrek justifikatzen du Erantzukizun Sozialaren Memoria hau. Gardentasunaren eta gure alderdi interesdunengana zabaltzearen isla nahi izan dugu. Horretarako, kanpoko aditu talde batengana jo dugu, eta horien irizpenaren mende jarri gara; Memoria honek talde horren ebazpena jasotzen du. Ziurtapena egiteko ISAE 3000 metodologian oinarrituta, gure informazio kualitatiboak zein emandako datuek egiazki erakusten dute erantzukizun sozialaren gainean erakunde osoan egiten dugun kudeaketa. Jarraitutako metodologia gehien homologatu eta homologa daitekeen metodologiatzat hartzen da nazioartean: Global Reporting Iniciativeren hirugarren bertsioa (G3), eta lortutako kalifikazioa A+ da, hau da, ahal den handiena informazioaren neurriari eta kalitateari dagokienez.

Enpresa gardena garela sentitzen dugu, komunitatearen kezkekin konektatuta. Bideak zabalik ditu etengabe langile, kontsumitzaile, bezero, hirugarren sektore, unibertsitate administrazio publiko eta komunikabideekin jarduteko. Erantzukizun Sozialaren Memoria honek praktika horien balantzea erakusten du eta, aldi berean, gardentasun horren adierazpidea da.

Memoriak bilakaera positiboa erakusten badu ere, urruti gaude gure emaitzekin konforme egotetik. Bada landu beharreko hobekuntzarik, baita gainditu beharreko erronkarik ere. Kontsumitzaileek beren ongizatearekin konpromiso handiagoa hartzeko eskatzen digute, eta informazio zehatzagoa gure politika eta produktuei buruz. Hainbat erakunde sozialek irmo eskatu digute ingurumenarekiko konpromisoan haratago joateko. Gainera, barruan ere gure erronka propioak ditugu. Lehen aipatu dudan koherentziari helduta, erabakia hartua dugu langileek eguneroko eginkizunean egiazki parte har dezaten, autokudeaketaren kontzeptutik oso hurbil; kontsumitzaileenganako entzuketa aktiboa ere antolatu nahi dugu, hiritarrek parte hartzeko formula berritzaile eta indartsu baten bitartez.

EROSKI deitzen da gure proiektua, eta iraunkortasunaren alde dugun konpromisoak hobetzeko helburu handinahiagoak ezarrarazten dizkigu, gauden lekuan gaudela, balioaren sorrera optimizatzeko. Hain zuzen ere, asmo horietan egiten ditugun aurrerapenak izango dira gure hurrengo Erantzukizun Sozialaren Memoria egiteko lehengaia.

Memoriaren atalak

Orri honetako beste baliabideak