Aldia: 2005-2006.
Azken memoriaren data: 2004.
Argitaratzeko aldizkakotasuna: bi urtean behin
Alderdi interesdunekiko komunikazioa
Materialtasun testa:
Edukien aurkibidea
Informazio bilketa:
Erredakzioa
Berrikuspenak
Kanpo auditoria
Materialtasuna: «Memorian emandako informazioak erakundearen eragin esanguratsuak erakusten dituzten alderdiak eta adierazleak azaldu behar ditu, edo interes taldeen ebaluazioetan eta erabakietan eragin nabarmena izan dezaketenak».
Txostena egin aurretik, EROSKIk materialtasunaren azterketa egin du AccountAbilityren AA 1000 estandarrean oinarrituta, erantzukizun korporatiboari buruz informatzeko gai esanguratsuak identifikatzeko. Azterketan gai garrantzitsuak identifikatu eta kategorietan sailkatu dira, sektorean duten heldutasuna eta konpainiarako dituzten arriskuak konparatuz, sektore preskriptoreen, komunikabideen eta iritzi preskriptoreen arabera.
Interes taldeen parte-hartzea: «Informazioa ematen duen erakundeak bere interes taldeak identifikatu behar ditu eta memorian deskribatu nola erantzun dien horien zentzuzko itxaropen eta interesei».
EROSKIk bere interes taldeak definitu, horien itxaropenak identifikatu eta eurekin harreman egonkorrak ezartzeko programak definitu ditu. Harreman eta jarduera horiek Informearen edukian islatzen dira. Interes taldeak Informearen lanketan sartzeko prozesu espezifikoari dagokionez, Adituen Batzorde bat edukitzea erabaki da, alderdi interesdun gehienen itxaropenak ordezkatzeko gai izango dena. Adituen Batzordeak, Konpainiarekin elkarrizketa irekia egin eta gero, Informea egiteko prozesuari buruzko balorazio independentea egiten du. Batez ere baloratuko du Batzordeak berak Konpainiari planteatutako hainbat gai jakin nola hartu diren kontuan.
Neskutz Eiguren Goitiz.
Gizarte Erantzukizunaren Departamentua
neskutz_eiguren[arroba]eroski.es
Memoriaren atalak